LUCIA MAROTE

 

  • DATA: Abenduak 14 eta 15 / 10:00 – 14:00

  • LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

  • NORI ZUZENDUA:  Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua.

  • PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Flying Low eta mugimenduaren ikerketa

Metodologia

Saioak Flying Low teknikan oinarrituta hasiko dira. Mugimendu patroi errazak landuko ditugu, abiadura eta norabide ezberdinetan arreta, presentzia eta energia jartzera eramango gaituztenak. Modu organikoan mugitzera eramango gaituzten egitura eta mekanikak ere ikasiko ditugu, potentziarekin gorputza zaintzea eta gozatzea baimenduz eta mugimendu-kate handiak eratzen dituzten espiraletan arreta berezia jarriz . Geroz eta gehiago erdiratzen naiz ikastaroetan gorputzaren entregan, ematean, eta horrek beste edozein teknika lantzerako unean lagundu gaitzan. 

Dantza-praktika inprobisazioan oinarrituz jarraituko dugu, bai indibidualki, bai espazioan elkarbanatzen dugun beste gorputzekin. Lana, alde batetik, gorputza prestatzean eta arlo fisikoari mugimendu aukerari dagokionean hedatzea izango da eta, bestetik, mugimendu librearen eta kontzientearen fluxua eta proiekzioa baimentzean erdiratuko da.

Gorputza eta burua disponibilitate egoeran jartzera, kontzientzia sortzera eta mugimendu aukerak areagotzera zuzendutako jarraibide, praktika eta ariketekin egingo dugu lan,  pisua, espazioa, arnasketa, fluxua, bultzadak, eraldaketa, begirada, ukimena, proiekzioa, denbora eta musikalitatea landuz. Bakarkako lanarekin batera, indibidualtasunak eta taldeak bat egiten duten praktika eta dinamikak egingo ditugu, presentzia, segizioa, eustearen kontzeptua, askatasuna, dantzateko eta begirada zabaltzeko momentuan dugun ardura eta gorputz kolektibo baten parte izanik hartzen ditugun erabakiak praktikan jarriz.

 

LUCÍA MAROTE

Lucia Marote dantzari, koreografo eta dantza eta mugimendu irakaslea da. Gorputza elementu nagusitzat erabiliz, bere pratika artistikoa lengoaia poetiko batekin egoera eta ezinegonak transmititzeko aukeren bilaketaren inguruan erdiratzen du.

Espainian sari ugari jaso zituen El Pie bere bakarkako lanarekin abiatzen du bere sortzaile ibilbidea, Anatomía del sentimiento, El ojo del huracán (Dantza Ikuskizun onenaren Godot Saria, 2022) eta (des)aparecer ikuskizunekin jarraituz. Estudio Carmen Senra, Danza 180º, Descalzinha Danza, Belgrade Dance Institute, Festival Trayectos… eskola eta jaialdietan irakasle gonbidatu gisa aritu da. Alaba baten ama da eta Iyengar Yoga praktikatzeaz gain, irakasle ere bada.