IKASI, LANDU, SENTITU…
. Dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako egitasmoa.
GAZTEENTZAKO IKASTAROA
2018. urtea ezkero Gipuzkoako Dantzagunearekin kolaborazioan euskal dantzetan abiatutako gazteentzat prestatutako ikastaroa da. Sorkuntza prozesuak ezagutu eta aztertu, teknika garaikideak landu, eta egindako lana ikusleekin konpartituz. Konpainiako kideen eskutik Dantzaguneako instalazio ezin hobean eramaten dira aurrera.
Zailtasunak zailtasun aurtengo urtean ere elkarrekin gozatzeko prest!
Ikasturtea: Urritik – Maiatzera
Asteazkenak 18:00atik 20:00tara
Dantzagunea (Pelotari kalea z/g, Errenteria)
.
Informazio + : haatik@haatik.com helbidean.
DANTZARIEN ETENGABEKO FORMAZIOA
Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin antolatutako etengabeko prestakuntzarako ikastaroen proiektua da. Sektoreko beharrak eta interesak aztertu eta Euskal Herritik zein kanpotik ekarritako irakasleen bidez kalitatezko formazio ikastaro eta entrenamendu trinkoak dira.
IZEN EMATEA IREKIA!
(2023)
LORENA NOGAL “Gorputz kubista” – Maiatzak 27, 28
NATALIA FERNANDES “Anatomia asmatua” – Irailak 4 – 8
LA MACANA “Zerk mugitzen gaitu?” – Urriak 7, 8
ANTONIO RUZ “Gorputz organikoa” – Azaroak 4, 5
LA INTRUSA “Aukeren kuraia” – Abenduak 16, 17
Aurreko edizioak:
(2022)
Sol Vazquez – “Gorputz sortzailea”
Marion Castaillet – “Freshmotion”
Natalia Fernandes – “Anatomia asmatua”
Shared Levitation – “Shared Levitation partnering”
Rober Gomez – “Mugimenduaren analisia”
(2021)
Laida Aldaz – Floor Work & Side Specific
Marion Castaillet – Freshmotion
Nadine Gerspacher – Catching Limits
Vicky Miranda – Physical Endless
Roser López – Floor-Work, Partnering, Creation
(2020)
Janet Novas – Gorputz okupatua
Laia Santanach – Physical tools
Nicolas Ricchini – Id motion
Carmen Larraz – Gorputz elektrikoa
Diego Sinniger – Kontzientzia muskularra
(2018)
Abhilash Ningappa (India) – Embodying critical situations
Miquel Barcelona (Katalunia) – Estats de creació
Laura Vilar (Katalunia) – Desplegant possibilitats
SENSIBILIZAZIO EKINTZAK
Konpainiaren sorkuntza proiektuak eta eguneroko lana herritarrekin konpartitu, ikusle, sortzaile eta dantzarien arteko harremanak sustatuz. Sortzaileek dituzten motibazio eta lanerako tresna ezberdinak dantzari diren, zein ez diren, publikoarekin elkarbanatzea.
SORKUNTZA PROZESUAK IREKI
Ikuskizun eta pieza ezberdinen prozesuak konpartitzeko eta azaltzeko balioko duten ekintzak aurrera eraman. Lanaren helburuak, xehetasunak eta erbilitako metodologiak azaldu eta solasaldiak sortu.
Herritarrak dantza sorkuntzak ulertzen lagundu eta sortzaile eta dantzariekiko harreman naturala sustatu.
SAIO IREKIAK
Konpainiaren eguneroko lana, klaseak eta entseguak, publiko ezberdinei irekitzeko saioak (Ikastetxeak, dantza ikasleak, aisialdi taldeak, dantza zaleak…) dantzarako lan espazioak, metodologiak eta eguneroko eginbeharrak ezagutzeko aukera emanez.
IKASTETXEETAN DANTZA TAILERRAK
Dantza adin ezberdinetako ikasleei hurbiltzeko balioko duten tailer bereziak eskaini. Modu ludiko eta erakargarri batean ikasleak dantzaren oinarrizko alderdiak landuko dituen saioak eginez. Gorputzaren ezagutza, mugimenduen kalitate ezberdinak, taldeko partaide izatearen garrantzia, musika eta erritmoa…eta guzti honek sortzen dizkigun sentsazioetan arreta jarriz.
IKASTETXEENTZAT EMANALDIAK
Ikasle zein irakasleentzat bideratutako ikuskizunak eskola orduetan.
PUBLIKOAREKIN SOLASALDIAK
Konpainiak eskaintzen dituen emanaldien ondoren, ikustera bertaratutakoekin, solasaldiak bultzatu. Sortzaile eta dantzariek ikuskizunaren nondik norakoak eta xehetasunak azaltzeko aukera sortu eta publikoaren galdera eta jakin minak asetzeko aukera emanez.