ZAHARRAK BERRI

Sinopsia

 

2020 urtean lehen diska aurkeztu zutenetik, Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) gidaturiko Arineketan taldea dozenaka plazetan aritu da euskal musika tradizionalaren zahar-berritze lanetan.

Orain artean euskal dantzen erritmo eta doinuak izan dituzte ardatz. Material hau hartu eta eraldatzea izan da heuren lana, beti umorez eta dibertsioz, tradiziozko hotsek egun bizi berri bat dutela erakutsi nahian. Izan duten arrakastaren erakusgarri da heuren zuzenekoagatik 2021ean eskuratu zuten Euskal Herriko Musika Bulegoa saria.

Arineketanekin elkarlanean sorturiko ikuskizun multidisziplinar hau osatzeko ongi inguratu gara gainera: Xabi Zeberio biolinean, Ainara Ortega ahotsean eta Agate Amilibia txeloan.

Hiru urte ondoren, proiektu berri bat dakarkigu. Zer berri? “Zaharrak berri”. Esaerak adierazten duen moduan ildo beretik jorratuko dute tradizioa. Euskal dantzarekin egin bezala, egile ezezaguna duten kanta tradizionalen gaurkotze bat egin nahi izan dute.

Guzti hau, ZAHARRAK BERRI ikuskizunean biltzen da eta 2024ean, Euskal Herriko oholtza eta plazetan egongo da ikusgai.

Fitxa Artistikoa

 

PIANOA: Iñar Sastre

TXISTUA: Jagoba Astiazaran

 

DANTZARIAK: Haatik dantza konpainia

ZUZENDARI ARTISTIKOA: Aiert Beobide

 

BIOLINA: Xabier Zeberio

TXELOA: Agate Amilibia

AHOTSA: Oihana Iguaran