UR BIZITAN
Sinopsia
NORBERA ERAIKI
Ura eta lurra dira Naroaren erreferentziak. Errekaren joana eta zuhaitz adarren dardara ditu lagun fisiko eta sinbolikoak: egarria kentzen diote, gosea kentzen diote, etxea eraikitzeko baliabideak eskaintzen dizkiote, mezuak bidali eta galderei erantzun.
Norbera eraiki etxea eraikiz. Etxea, bere bigarren gorputza.
Etxea, ibaia, txalupa. Joan, etorri, egon. Eraman ekarri, maitatu. Ederra da bizitza.
ERAIKIA DESERAIKIZ
Haizea desagertu, urtu egin da airean.
Ibaia mehetzen, lehortzen.
Giza-katearen lana: ibaia estali, mendia zulatu, gailurra moztu: trenbide, kamioitegi, erraustegi, aireportu….Naroak, eraikitako etxea eraitsi dute.
Amorrainak urik gabe, ahoa zabalduz, isatsa astinduz.
GORPUTZAREN JABETZA
Iluntasunean sartu nahi du, baina ezin irten argi fokotik.
Soinua, entzungarri, dantza pausoak bezala.
Iluntasuna argitzen hasi da, astiro eta han-hemenka: arrainak etzanik, esnatu nahian, dantza pausoak sortzen besoekin, hankekin joka.
Arrainak geldiro eta bat-banaka zutitzen, uraren dantza berreskuratzen: memoria ekartzen, bizia ekartzen Naroari arin eta motel, jauzi eta estropezu. Norbera eraiki etxea berreraikiz.
–
*2023 MAX SARIETAN 4 HAUTAGAITZA
IRAUPENA: 60 minutu
ARETOA
EKINTZA GEGHIGARRIA: Sortze prozesuko dokumentala
Fitxa Artistikoa
HASIERAKO IDEIA ETA ABIAPUNTUAREN PLANTEAMENDUA:
Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
GIDOIA: Koldo Izagirre
ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Aiert Beobide
MUSIKA: Pascal Gaigne
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Olatz Beobide
PRODUKZIOA: Iurre Aranburu
JANTZIAK: Ramón García
DANTZARIAK (5):
Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala, Leire Romero.
MUSIKARIAK:
Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne.
TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide
ZERBITZU TEKNIKOA: Eragin STAC