Gorputzak eta imaginarioak eskaintzen dituen aukera ugarietan arreta jartzera gonbitea.

Abenduaren 10tik 14ra / 18:30tatik 20:30etara I Izenematea: 50€
Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eriakina) 20100 Errenteria
Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.

 >  IZEN EMATEA < 

 


“Dantza garaikideko teknika klasea eskaintzea gustatzen zait, non ikasleak heuren gorputzak eta imaginarioak eskainitzen dituen aukera ugarietan arreta jartzera gonbidatzen ditudan.

Lantzen ditudan elementu nagusiak pisuaren erabilera, energia aldaketak, espazioaren erabilera, bolumena, espirala, oreka/desoreka edo mugimenduaren arintasuna dira, beti ere mugimendu gustagarri batetik eta dantzaren komunikazio ahalmenaren hausnarketatik abiatuz”


Laura Vilar, dantzari, koreografo eta dantza garaikideko irakaslea da. Bartzelonan jasotzen du formakuntza eta bere ibilibide profesionala Trànsit, Hermanas de Castro, Salvatge cor, La Inconnexa, Lanònima Imperial, Compagnie Taffanel residente en Montpellier, Dance Theatre of Ireland eta Cobosmika Company konpainiekin hasten du, azken honekin , nazioarteko birak egin zituelarik Russel Malliphanten konpainiarekin.

Sortzaile gisa L’Espera, La ment en dansa, [fi:l], Quan es mostrà en el matí…, El viatge de Penélope, La conferència Reflexions sobre la dansa, Uke-Nage, Tatlin’s Tower, You are so beautiful edo Ocells, Per-donare, La vida era, El Banquet, ZIP eta Sanjiao lanak aurkeztu ditu.

Irakasle modura, mundu mailako dantza eskola anitzetan aritu da, hala nola, Institut del Teatre, Rotterdam Dance Academy, Saineb dance Company Istanbul, Universidad Linz Anton Bruckner, Varium, Àrea, Timbal, Eolia edo NunArt.

Egun, nunArt Guinardoko lan-taldearen formakuntza proiektuaren zuzendaria, Institut del Teatreko irakasle titularra, Dantza Produkzio Nazionaeko koordinatzaile artistikoa eta  Àrea Espai de Dansa i Creacióko formakuntza profesionaleko koordinatzailea da.