Azaoak 7-8 / 10etatik 14etara.
Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eriakina) 20100 Errenteria
Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.

Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Izen ematea

 


Id motion

 

Klase teknikoak gorputzeko atal ezberdinak mugituz egingo den beroketa dinamiko batekin hasiko ditugu, alde batetik, fitnesseko ariketa klasikoekin eta forma fisikoa lantzeko kardio ariketekin, bestetik. Gero, espazioa gurutzatuko dugu mugimenduen errepikapenekin, gorputzaren dinamika ulertu eta zehaztasuna lantzeko. Ondoren, erritmoa eta dinamikak landuko ditugu, oinetatik abiatuz eta gorputz osora hedatuz. Amaitzeko azkartasuna eta zehaztasuna behar duten esaldi koreografikoak egingo ditugu. Tailerrean improbisazioaren erabilera ikerkuntza koreografiko gisa eta antzerki tekniketan inspiratutako herramintenganako hurbilketa egingo da, pertsonaiak eraiki eta hauen fisikalitatea bilatzeko intentzioarekin.


Nicolas Ricchini Lyonen balletean eta Bartzelonan dantza garaikidean formakuntza jaso ostean, Nicolas konpainia eta koreografo ezberdinekin hasten da lanean, hala nola, Pepe Hevia Danza, Fernando Madagan (Netherlands Dance Theatre) & Tupac Martir, Emma Martin Dance, Akram Khan Company Londresko Joko Olinpikoen irekiera saiorako, La Taimada, CLOD Ensemble, Lali Ayguadé Company & Akram Khan Company Chotto Desh solorako, beste askoren artean. Honez gain, Oscar sarietara izendatua izan zen Juanjo Gimenezen TiMECODE film laburrean parte hartu zuen aktore gisa. Julie Berroneaurekin batera, 2014an Dansart BCN sortzen du, Bartzelonan dantza formakuntza zabaltzeko ilusioz.

2017an artisten proiektuak produzitu eta ekoizteko Big Story Prod sortzen du, artearen industriaren munduan urteetan zehar jasotako jakinduriaz baliatuz.