DATA: Irailak 4 – 8 / 18:00 – 20:00- LEKUA: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
- NORI ZUZENDUA: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
- PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
ITXITA |
Anatomia asmatua
Ikastaroko lan-metodoa
Anatomia Asmatua 2017az geroztik Natalia Fernandes egiten ari den ikerketa batetik datorren praktika da, 17 urteetan zehar koreografo eta zuzendari ezberdinekin egin duen performer lanean oinarrituz.
Praktika bat sortzearen garrantzia Nataliaren behar batetik dator: zein formatan ulertzen dugu dantzariaren gorputza? (Ideia hau, ia beti, aurreiritziz jositako ideietatik eratortzen da, dantzan ikasteko moduan eragin zuzena duena).
Honetan pentsatuz, Nataliak Anatomia Asmatuarekin geure ikerkuntza teknikoaren formakuntza eta transmisio bideak eraberritzea bilatzen du, baita dantza sorkuntzaren prozesua bera eraberritzea ere. Praktika performer bakoitzaren bide propioa eta elkarbanatua da, dantzariaren gorputza edukitzea denaren ideia berreraikiz eta dantzaria izaten zer den birplanteatuz.
NATALIA FERNANDES
Natalia Fernandes 2017az geroztik Madrilen bizi den performer eta koreografo brasildarra da. Alemanian, AEBn, Brasilen eta Espainian zuzendari askorekin lan egin ostean, Anatomia Asmatua izeneko bere metodoan eta bere autore lanean hasten da. Interprete gisa Espainian Celso Gimenzekin (La Tristura), Jesus Rubio Gamorekin eta Poliana Limarekin egin du lan, besteak beste. Egun, El Carnaval No Es Alegre bere soloaren ikerkuntza lanaren azken fasean dago.
Bere gorputzak interprete lanaren, irakaskuntzaren eta proiektu propioen sorkuntzaren oreka ez estatikoan egiten du dantza.
2022an Haatik Dantza Konpainiaren (H)IK DANTZA LANDU proiektuan aritu zen, irakasle gonbidatu gisa.