• DATA:  Maiatzak 27, 28 / 10:00 – 14:00
  • LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • NORI ZUZENDUA:   Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • PREZIOA:   60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

     ITXITA     

Gorputz kubista

Ikastaroko lan-metodoa

Gorputzaren aldaketarekiko interesak eta logika kuestionatzeak eramaten du Lorena gorputzaren organikotasun naturala puskatzera eta arriskuak sortzera, mugimenduaren hasierako igurikapenak birbideratuz.. 

Konposizioaren logika arkitektonikoki aldatu eta analizatu dezakegu hurrengo agindu eta oinarrizko kontzeptuak jarraituz:

BEGIRADA (zer daukat)

Kontzientzia eta aukerak:

Gorputzaren psikologiaren bidez bere erantzun propioak aztertuko ditugu eta perspektiba berriak sortuko dituzten aukera ezberdinak sortzen jolastuko dugu, buru-hausgarri bat bezala.

SORKUNTZA MEKANISMOAK (nola erabiltzen dut) 

Lengoaia koreografiko plastikoaren garapenerako herramienta eta konposizio sistemak: 

Gorputzaren disoziazioan eta distortsioan oinarritutako mugimendu angeluak eta gorputzaren atal ezberdinekiko konexio mekanismoak erabiliko ditugu ariketen bidez. 

INTERPRETAZIOA (nola bizitzen dut) 

Gorputza eszenara nola hurbiltzen den eta mugimenduaren interpretazio-izaeran nola arakatzen duen aztertuko dugu. 

 

LORENA NOGAL

Bartzelonan jaioa 1984an. Bartzelonako Institut del Teatren eta IT Dansa konpainian jasotzen du formakuntza. 

2008az geroztik LA VERONAL konpainiaren talde artistikoko kide da, koreografo eta dantzari gisa lan eginez Marcos Moraurekin, bai konpainiaren beraren sorkuntzetan, bai bestelako konpainietarako sorkuntzetan. 

2016an Kataluniako Premios de la Critica saietan nabarmendua izan zen dantzari hoberenaren kategorian eta azken urteetan sari ezberdinetan izendatua izan da emakume interprete hoberena gisa. 

2018an HOTEL Col.lecitu Escènic jartzen du martxan Marie Gyselbrecht (Peeping Tom), Quim Bigas edo Lisi Estaras (Les Ballets C de la B) artistekin lan eginez, besteak beste.

Bere azken lan koreografikoak El elogio de la fisura eta ALEGORÍAS (El límite y sus mapas) izan dira.

Egun, bere azken sorkuntzan murgilduta dago: AQUÍ (HOTEL Col.lectiu Escènic).

Horrez gain, LA VERONALekin batera eratu duen KOVA mugimendu lengoari lotutako ikastaroak ematen ditu.