Urriak 19tik 23ra / 18:30tatik 20:30etara
Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eriakina) 20100 Errenteria
Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.

Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

 

Izen ematea

 


Physical tools

Beroketa aktibo batekin hasten dira bere klaseak, gorputza ondo prestatu eta klasearen amaierara errendimendu maximoarekin iristeko, mugimenduan dagoen gorputzaren mugak ikertzen direlarik. Horretarako lurreko lana eta zutikakoa aldizkatzen ditu. Enborra, espiralak, tortsioak, desorekak eta suspentsioak lantzen dira, baita mugimendu dinamikak eta hauen musikalitatea.

Klasean, dantza materiala lantzen da eta horretan oinarrituz inprobisazio eta konposaketa erregelak aldizkatzen dira, garrantzia berezia jarriz norberaren izaerari eta interpretazioa eta sortzailetasuna garatzeari.


Laia Santanach profesional mailan 14 urte baino gehiago daramatzan dantzari, koreografo eta dantza irakasle bartzelonarra da.

“1714” (ICUB) eta “Now” (Cobosmika Seed’s) talde-sorkuntzak egin ditu. Roser Tutusausekin “se he” eta Miquel Barcelonarekin “Vaive” sorkuntzak egin ditu. 2017an “Replica” dantza sorkuntza aurkezten du Mercat de les Florsen (bertsio laburra). Hori guztiaz gain, “Vacua” eta “Bailando Bailabamos” bakarkako lanak sortu ditu (gaur egun biran). Du’K’To konpainiaren eta Dikothomia konpainiaren aholkulari artistikoa izan da hainbat lanetan. Horrez gain, Siu’giu ‘Circus konpainiaren eta Circooltura konpainiaren aholkularia ere izan da. 

2018an Delfí Colomé saria irabazi zuen sorkuntza propioko “Àer” ikuskizunarekin (2019). Sorkuntza hau, Max sarietan finalista izan da (koreografia onenaren saria) eta Dansacat sarietan finalista izan da.

Dantzari gisa Pepe Hevia Danza, Plan B Danza, Tráfico, Idan Sharabi, La Pequeña Malumaluga, Teresa Nieto en Compañía, Elephant in the Black Box, Vero Cendoya eta Gelabert-Azzopardirekin aritu da. 

Irakasle modura, eskola eta formakuntza-espazio ezberdinetan klaseak ematen aritu da eta baita Institut del Teatren (Bartzelona) ere.

Gaur egun, Bartzelonako UABn dantza eta sorkuntza irakaslea da.

2016an Menorca en Danza jaialdia sortzen du eta gaur egun ere, honen zuzendaritzan darrai.