• DATA:  Urriak 7 eta 8 / 10:00 – 14:00
  • LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • NORI ZUZENDUA:   Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • PREZIOA:   60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Zerk mugitzen zaitu?

Ikastaroko lan-metodoa

“Zerk mugitzen zaitu?” galderak laburtu dezake konpainia honek proposatzen duen lana. Galdera hau uneoro sostengatzen duen adi dagoen gorputza.  Zerk mugitzen zaituen galdetzen duzunean, zein energiarekin mugitzen ar izaren galdetzen diozu zeure buruari, zenbat indar behar dudan orain mugitzeko, zein muskulu ez ditudan behar orain, zertarako mugitzen naizen orain, norekin mugitzen naizen orain…. Eta orain horrek orainaldian egoteko aukera ematen digu uneoro. 

“Animalia eszeniko” gisa ulertzen dugu usaintzen, entzuten, espiatzen, arreta jartzen, interpretatzen, bilatzen duen eta perspektibaz behatzen duen animalia; arriskua hartzeko prest dagoen eta bere mugimendu bilaketan uneoro berritzen ari dena, ezarritako kode batzuetara egokitzeko beharrik gabe. 

Partnering lana:

​LA MACANAREN ikastaroak ezagutzen dituenak, intentsitate altua duten material fisikoko ariketak espero ditu, proposatutako ekintza zehatzei erantzunez egiten den contact inprobisazio asko eta baita banaka edo taldekako joku oso fisikoak ere, gorputzaren alerta eta prestasun hori lortzeko helburuarekin.

 

LA MACANA

LA MACANA Caterina Varela eta Alexis Fernández sortzaile eta dantzariek 2009AN sortutako Galiziako dantza konpainia da. 

Beste artista batzuekin dituzten etengabeko kolaborazioek eta euren proiektuen nazioarteko proiekzioa dira LA MACANA konpainiaren bi oinarri nagusienak. 

Askotan saritua izan den eta hogei estatu baino gehiagotan aurkeztua izan den VEN euren lehen lanak, nazioarteko dantza esparruan murgiltzen ditu eta azken urteetan zehar beste artista batzuekin eta nazioarteko instituzioekin kolaborazioak egitera bultzatzen ditu.

Orain arte VEN, SHURE PG48, SOMETIMES eta NO TITLE YET produkzio propioetan aritu dira eta baita DE GALLO, SEISdeCATRO, DROWN THE ROAD eta INVISIBLE WIRES lanetan beste artista batzuekin kolaborazioan ere. Horrez gain, beste konpainia batzuetan koreografo gonbidatu bezala ere aritu dira, esaterako, CHUCK & BRUCE eta LUST lanekin.

Euren lan pedagogikoa, nazioarteko zentro ezberdinetan irakasle gonbidatu bezala lan egitearekin uztartzen dute.