• DATA:  Abenduak 16 eta 17 / 10:00 – 14:00
  • LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • NORI ZUZENDUA:   Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • PREZIOA:   60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

      ITXITA     

Aukeren kuraia

Ikastaroko lan-metodoa

Aukeren kuraia, giltzaperatzen gaituen konfort eremu batean kokatzen gaituzten geure ohituretatik, mekanismoetatik eta mugimendu patroietatik ateratzeko gonbidapena. Sostengatzen gaituen forma desegitea etengabeko eraldaketa batean eraikitzeko. 

Gorputz berri batekin bilatzea espazio berri batean, aukera guztietara iritsi eta aukeratu dezakeena denean bilakatzeko, beharrezkoan bilakatzeko.
Afektuak menperatzea praktikan zehar kontzientzia inkontzientearekin kooperatzeko jarreran kokatzeko, asaldatu ordez. Jolasean jarritako gorputzaren askatasuna zenbat eta koherenteagoa eta biziagoa izan, handiagoa izango da gorputz zabalago, libreago, eskuragarriago eta libreagoa sortzeko geure aukera. Pultsuaz elikatzen ikastea. Intentsitate eta adierazkortasun guztia guztia tolesturetan pilatzen dela deskubritzea. 

Entrenamenduaren norabidearekin sinkronian doan musika saio batez lagunduta doa praktika uneoro.  Bilaketa, forma eta egotea bultzatuz, parte hartzaileak enfokaturik mantentzen lagunduko dituen giro energetiko, jariakor eta motibatzaile bat sortzeko asmoz.

 

LA INTRUSA

LA INTRUSA Virginia Garcia eta Damian Muñoz sortzaile eta zuzendari artistikoek 1996an sortutako sorkuntza artistikoko konpainia garaikidea da. Proiketu eszeniko eta audiobisualak sortzen, zuzentzen eta produzitzen dituzte. Sorkuntza propioak enkargu koreografikoekin (Carte Blanche, Delfos, Le Groupe …), antzerki kolaborazioekin eta publizitatearekin konbinatzen dituzte. Euren irakaskuntza lana nabarmena da nazioko eta nazioarteko izen handiko eskola eta zentro koreografikoetan (Dance Theater School, SNDO, B12, EPDM …). Beraien sorkuntzak 30 estatu baino gehiagotan taularatu dira. 2015ean Premio Nacional de Danza jaso zuten.