DATA BERRIAK! Otsailak 6 eta 7 / 10etatik 14etara.
Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eriakina) 20100 Errenteria
Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.

Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Izen ematea

 


Kontzientzia muskularra

 

Ikastaro honetan eskaintzen dena, ariketa/akzio ezberdinak dira, kontzientziatik espazioan mugitzea eramango duen material bat garatuko dutenak eta judizioak mugimenduetan sartzeari utzi gabe.

Irakasle bezala daramatzadan urte guztietan ikusi dudanagatik, geroz eta argiago daukat dantzari oro bere “mugimendu pertsonalaren” bila dabilela. Banako bakoitzarentzat unibertso bat da, bere unibertsoa. Horregatik, ikastaroan zehar antzerki eta interpretazioaren zertzelada batzuk izango ditugu, lotsak galdu eta mugimenduaren bidez bakarrik adieraziko den egoera batera heltzeko, ez emoziorik sortzen ez duen estetika edo superfizialtasun batera heltzeko.

 


Diego Sinniger: Norberaren sentsibilitatean sakontzen duen edozein adiera artistiko maite dut. Nire mugimenduaren garapena kontzientzia muskular deitzen diodan teknika batetik dator (dantza garaikidean, hip-hopean, zirkoan edo arte martzialetan urteetan zehar izandako ezagutzen nahasketa). Batez ere Espainia eta Nueva Yorken artean hasi nuen nire dantza formakuntza, danza urbanakin. Nazioko zein nazioarteko hainbat proiektutan parte hartuz, hala nola, Brodas Bros, Uniq, Dblock, a base de bases… Era berean, Espainia, Frantzia, Belgika eta Alemanian dantza garaikidean jaso nuen formakuntza. Baita eskola eta jaialdi batzuekin ere, esaterako, Varium eskola (Barcelona), Cobosmika Seeds (Palamos), Deltebre Jaialdia…

Disconnect, Liov eta Pah piezak koreografiatu ditut, eta baita Lali Ayguaderen Konpainian, Roser Lopez Espinosaren konpainian, Ziomara Hormaetxeren Konpainian, Cobosmikan,…
Gaur egun, antzerkian eta Stanislavski eta Lecoq (Jacque Lecoq) interpretazio metodoetan dut arreta fokua. “Beti izango duzu mugimendu aukera infinituak emango dizkizun zure gorputzeko muskuluren bat ezagutzeko edo kontzientzia hartzeko”