DATA: Azaroak 4 eta 5 / 10:00 – 14:00- LEKUA: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
- NORI ZUZENDUA: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
- PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
ITXITA |
Gorputz organikoa
Ikastaroko lan-metodoa
Saio bakoitza hiru zatitan antolatuta egongo da; klase teknikoa, ikerkuntzara bideratutako ariketen saio bat eta inprobisazio gidatuaren atala. Lurrean hasten da saioa, artikulazioen mugikortasuna eta elastizitatea areagotzen duten ariketekin, lotura zuzenak eratzen dituzten esaldi koreografiko laburren bitartez, lurrarekin harremanean duen dinamika sortuz. Espazioaren erabilera handituz joango da koordinazio eta erritmo konbinazio tekniko konplexuagoen bidez. Ikerketa ariketek parte hartzaileei bakarka, bikoteka edo taldeka elementu horiek esploratzeko tartea eskainiko die, pauta edo argibide argiekin lagunduz. Jolasa, memoria, alerta, entzutea eta intuizioa konbinatuz, parte hartzaileek behatzeko eta behatuak izateko aukera izango dute, analisiari eta hausnarketari bidea irekiz. Tailerra, konposizioan fokua izango duen eta saioan zehar ikusitako elementu eta ariketak konbinatuko dituen inprobisazio gidatu batekin amaituko da.
ANTONIO RUZ
Antonio Ruz gaur egun eta baita aspalditik ere, Espainiako koreografo ezagunenetako bat da. Bere sorkuntza diskurtsoak denbora habitatzen du. Iragana behatzen du eta tradizioa eta historia gainditzen ditu egun garrantzitsu eginez eta etorkizunera proiektatuz. Flamenkoan, dantza espainiarrean eta balletean jaso du formakuntza eta bere dantzari ibilbidea Victor Ullateren Balletean, Ginebrako Gran Teatroko Balletean, Lyoneko Opera Balletean, Dantza Konpiania Nazionalean edo Sasha Waltz & Guesten, besteak beste, garatu du dantzari gisa. 2010ean bere konpainia propioa sortu zuen ikerkuntzaren eta diziplina arteko kolaborazioaren bidez bere identitate kreatiboaren bila. No Drama (2010), Ojo (2012), À L’Espagnole (2015), Beautiful Beach (2015), Double Bach (2016) Electra (2017), Presente (2018), La Noche de San Juan (2021), In Paradisum (2021) Aún filma (2021) edo Pharsalia (2022) dira bere ekoizpen garrantzisuenak. 2013an RTVEren Premio Ojo Crítico de Danza jaso zuen eta 2018an Premio Nacional de Danza sorkuntza kategorian.