DANIEL ABREU

 

  • DATA: Urriak 5 eta 6 / 10:00 – 14:00

  • LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

  • NORI ZUZENDUA:  Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua.

  • PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

MUGITU

Metodologia

Daniel Abreuk gorputzaren erabilera egoki baterako bere irakaskuntza metodoa gorputzaren ezagutzatik, bere mugetatik eta aukeretatik erdiratzen du.  Dantza modu formalen lantzen badu ere, gidatutako, finkatuta dagoen, gestuala den eta mugimenduan dagoen gorputzaren egiturara hurbiltzen da. 

Ezagutzetan oinarrituko gara gorputzaren egituran eta bere mugikortasunean sakontzeko. Kontzientzia zelularra, gorputz-egitura, oinarriak, pisua, bultzada, norabaidea, proiekzioa…Teknika erabiliko da komunikatzeko gaitasuna eta kontzientzia duen gorputzaren instrumentu integratzaile gisa.

Sekuntzia koreografikoen, inprobisazio jarraibideen, jolasen, talde-dinamiken eta idatzoharren bidez modu askeago eta bideratuago baten mugitzea eragingo duen hura jasotzen eta sentitzen joango gara. 

Hortik norabidedun egitura koreografikoak eratuko dira. Gauzen zentzua esanahiaren gainetik. Ikastaro hau mugimenduan interesa duen orori dago zuzenduta, munduarekin zerbait elkarbanatu eta munduari zerbait kontatu nahi dion kurioso orori zuzenduta.

 

DANIEL ABREU

Tenerifen jaioa. Bertan hasten da bere mugimendu fisikoarekiko eta adierazpen eszenikoaren inguruko interesa pizten. Bere dantza formakuntzarekin batera, psikologian lizentziatzen da, Urrutiko Hezkuntzaren Unibertsitatean.

2004an sortzen du bere konpainia propioa eta iada 60 koreografiatik gora sortu ditu, Afrika, Europa, Amerika eta Asian biratuz.

Sari ugari jaso ditu, horien artean: 2014an Dantza Sari Nazionala sorkuntza kategorian, 2018an “Desnudez” lanagatik Max Saria gizonezko dantzarien kategorian, koreografia kategorian eta baita dantza ikuskizun kategorian. 

Horrez gain, 2010ean Santandergo INDIFESTIVALen zuzendaritza onenaren saria jaso zuen, Madrilgo Koreografia Lehiaketaren XVIII.edizioan, 2005eko “American Dance Festival”era joateko Epaimahaiaren Koreografiaren saria eta AISGE fundazioaren Saria jaso zituen, eta baita 1999ko Maspalomaseko IV.Koreografia Lehiaketan Dantza Aipagarrienaren Saria. 2015ean La Matanza de Acentejo herriko Seme Kuttuna izendatu zuten.