KONPAINIA
2011. urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.
Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta lengoaia garaikideen arteko zubiak eraikitzen ditu.
2012. urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zehar. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.
Orduz geroztik, Vitali Safronkine eta Iker Arrue bezalako koreografoen sorkuntzak eraman ditu aurrera eta baita beste sortzaile mordo batekin lan egiteko aukera izan du, taldeko dantzarien formazioa landu eta sorkuntzen maila artistiko altu baten bilaketan.
2014. urtean kalean eskaintzeko ikuskizunak sortzeko bidea egiten du Haatikek. Eta ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da bai Ur, Lau Eme eta baita Itsas Lapurrak lanak aukezten. Esaterako, Euskal Herrian Kalealdia, Kaldearte, Kaleka eta Leioako Umore azokan. Penintsulan, Sismograf, Cadiz En Danza, Valladolideko TAC edo Bartzelonako NunOff-en. Frantziako Fest´arts, Les Sarabandes, Musicalarue edo Malices et Merveilles. Eta Portugaleko Dos Canais, Fig edo Augures A Nordeste bezalako jaialdietan.
Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du HIK DANTZA egitsmoaren bitartez.
Aurkeztutako lanak:
2011 BITARTEAN – Aiert Beobide & Jon Larraz
2012 ERRIMAK OINETAN – Aiert Beobide & Unai Elizasu
2014 ILARGIAREN MALKOA – Aiert Beobide & Vitali Safronkine
2015 ITSAS LAPURRAK – Aiert Beobide & Olatz Beobide
2016 HORMEK DIOTE – Aiert Beobide, Vitali Safronkine & Iker Arrue
2018 LAU EME – Aiert Beobide & Haatik
2019 ERRIMAK BI OINETAN – Aiert Beobide & Unai Elizasu
2021 UR – Aiert Beobide
2022 UR BIZITAN – Aiert Beobide
ZUZENDARITZA
AIERT BEOBIDE EGAÑA. DONOSTIA 1978
Euskal dantza, dantza klasikoa eta baita dantza garaikidea landu ditu oso gaztetatik abiatutako ibilbide luzean zehar.
Proiektu ugariren partaide eta bultzatzaile izan da, azpimarratzekoa esperimentaziorako gogoak eta lanerako borondateak bultzaturik 2011. urtea ezkeroztik Haatik dantza konpainia martxan jarri eta honen buru diharduela.
Dantzari moduan, bakarkako lan pertsonaletan eta baita Aukeran eta Haatik konpainietako ikuskizunez gain Mikel Aristegi eta Ziomara Hormaetxe koreografoen dantza garaikideko lanetan ere parte hartu du.
Sorkuntza eta koreografia lanetan murgilduz hamar dantza lanetik gora aurkeztu ditu. Bai haatik konpainiarentzat eta baita azken hamarkadan lanean diardun Alurr dantza taldearekin ere.
Lana eta konstantzia dira bere bi herramienta erabilienak. Eta serioa eta razionala den arren, dantzan aurkitzen du barneko sentimentuak askatu eta sorkuntzaruntz bidaiatzeko bidea.
Dantzariak
Irati Sorondo Andueza
Jon Arsuaga Aguinaga
Amaiur Luluaga Redondo
Nagore Zabala Luluaga
Libe Sukia Garmendia
Aimar Odriozola Pellejero
Leire Romero Ibarguren
Iñigo Etxeberria Zubelzu
Talde artistikoa
Aiert Beobide Egaña
(Zuzendaritza artistikoa)
Iurre Aranburu Tainta
(Komunikazioa/Ekoizpena)
Ramon Garcia Zabalegi
(Jantziak/Estilismoa)
Anartz Beobide Egaña
(Teknika arduraduna)