03/05/2021

Martxan da lehen edizioa!

Dantza ikasleengana hurbiltzeko balioko duten tailer bereziak eskainiko ditugu Pasaiako hiru ikastetxeetan; IPI Karmengo Ama, Anunciata Ikastetxea eta Pasaia Lezo Lizeoan.

Modu ludiko eta erakargarri batean ikasleek dantzaren oinarrizko alderdiak landuko dituzte:

Gorputzaren ezagutza, mugimenduen kalitate ezberdinak, taldeko partaide izatearen garrantzia, musika eta erritmoa landuko dira. Eta nola ez, horrek guztiak sortzen dizkigun onura eta sentsazioetan arreta jarriz.

Proiektuaren helburua da ere, sortzaileek dituzten motibazioak eta lanerako tresna ezberdinak dantzari diren zein ez diren ikasleekin elkarbanatzea. Horretarako jardueran zehar dantza pieza bat prestatuko dute elkarrekin, sorkuntzaren helburuak, xehetasunak eta erabilitako metodologiak azalduz.

Aurten, ilusioz beteta ekingo diogu, eta datozen edizioei ilusio berbera eta ikasitakoa gehituko dizkiegu.

Bizi dantza!

Albistea · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn