16/07/2018

Datorren ikasturtean egitasmo berriak jarriko ditugu martxan dantzaren sensibilizazio eta formakuntza oinarri izanbgo duen (H)IK DANTZA proiektuaren barnean. Horietako bat gazteentzat zuzendutako ikastaroa izango da.

Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin, Urritik Maiatzera aurrera eramango da euskal dantzan ibilbidea duten hamasei urtetik gorako gazteentzako ikastaroa. Urtean zehar koreografia ezberdinak landu eta ikasiko dituzte ikasleak, horretara iristeko sorkuntza prozesuak bizi eta teknika ezberdinak landuko dituztelarik.

Lurraldeko dantzari gazteeri motibazioa ilusioa, eta noski, formazioa eskeintzeko asmoarekin dator (H)IK DANTZA IKASI programa. Eta neurri batean bada ere, konpainia gazte baten funtzionamenduarekin lan egingo dute ikasleek; helburu zeatza duten klaseak, lanak erakusteko entsegu irekiak eta ikastaro amaierako emanaldiarekin.

Ikastaroa Haatik-eko zuzendari den Aiert Beobidek gidatuko du konpainiako dantzari ezberdinen laguntzaz Gipuzkoako Dantzaguneak errenterian duen egoitzan.

Informazio praktikoa:

Noiz: 2018/2019 Ikasturteko egutegia 

Non: Gipuzkoako Dantzagunea (Pelotari kalea z/g, Niessen eraikina. Errenteria)

Izen ematea:    >> Online izen ematea <<

*Edozein zalantza edo argibiderako: haatik@haatik.com

 

 

 

 

Uncategorized @eu · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn