16/07/2018

Datorren ikasturterako egitasmo berriak jarriko ditugu martxan Haatiken. Horietako bat gazteentzako ikastaroa izango da.

Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin Urritik Maiatzera aurrera eramango da euskal dantzan ibilbidea duten hamasei urtetik gorako gazteentzako ikastaroa. Urtean zehar koreografia ezberdinak ikasiko dituzte ikasleak. Horretarako sorkuntza prozesuak bizi eta teknika ezberdinak landuko dituztelarik.

Lurraldeko dantzari gazteeri motibazioa ilusioa, eta noski, formazioa eskeintzeko asmoarekin dator (H)IK DANTZA IKASI programa. Eta horretarako neurri batean bada ere, konpainia gazte baten funtzionamenduarekin lan egingo dute ikasleek; helburu zeatza duten klaseak, lanak erakusteko entsegu irekiak eta amaierako emanaldia.

Ikastaroa Haatik-eko zuzendari den Aiert Beobidek gidatuko du konpainiako dantzari ezberdinen laguntzaz Gipuzkoako Dantzaguneak errenterian duen egoitzan.

 

 

 

 

Albistea, Non classifié(e) · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn