24/11/2017

Ostiral grisa gaurkoa, eguraldiari dagokionez behintzat, baina gu pozik gaude. Denbora daramagu webgunearen berritze eta txukunketa lanak egiten. Eta bai, gauza hauek luze joaten dira ondo egin nahi direnean. Azken ukitu batzuk besterik ez zaizkio falta, baina berrikuntzetako bat martxan dago dagoeneko; Gure kamixetak eta poltsak modu erraz eta azkar batean lortzeko internet bidezko dendatxo bat sortu dugu:

www.denda.haatik.com

Gainera, hasiera on bat emateko, kamixeta eta poltsak beherapenarekin izango ditugu denboratxo batez. Beraz, azkar ibili eta aprobetxatu, gabonetako opari ederra izan daiteke ezta?


Dantza zure pasioa ere al da? Eta bide batez Haatiken lana zabaltzen eta aurrera eramaten lagundu nahiko zenuke? Ba hemen duzu aukera paregabea:  Taldekideentzat sortu genituen kamiseta eta tote poltsek izandako arrakastaren ondorioz, zuentzako ere egin ditugu. Hainbat kolore eta tamaina ezberdinetan dituzue eskura.

 

 

 

 

Albistea · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn