ZAHARRAK BERRI
Sinopsia
2020 urtean lehen diska aurkeztu zutenetik, Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) gidaturiko Arineketan taldea dozenaka plazetan aritu da euskal musika tradizionalaren zahar-berritze lanetan.
Orain artean euskal dantzen erritmo eta doinuak izan dituzte ardatz. Material hau hartu eta eraldatzea izan da heuren lana, beti umorez eta dibertsioz, tradiziozko hotsek egun bizi berri bat dutela erakutsi nahian. Izan duten arrakastaren erakusgarri da heuren zuzenekoagatik 2021ean eskuratu zuten Euskal Herriko Musika Bulegoa saria.
Arineketanekin elkarlanean sorturiko ikuskizun multidisziplinar hau osatzeko ongi inguratu gara gainera: Xabi Zeberio biolinean, Oihana Iguaran ahotsean eta Nora Lopez txeloan.
Hiru urte ondoren, proiektu berri bat dakarkigu. Zer berri? “Zaharrak berri”. Esaerak adierazten duen moduan ildo beretik jorratuko dute tradizioa. Euskal dantzarekin egin bezala, egile ezezaguna duten kanta tradizionalen gaurkotze bat egin nahi izan dute.
–
70 MINUTU
FORMATU EZBERDINAK
Fitxa Artistikoa
PIANOA: Iñar Sastre
TXISTUA: Jagoba Astiazaran
DANTZARIAK: Haatik dantza konpainia
ZUZENDARI ARTISTIKOA: Aiert Beobide
BIOLINA: Xabier Zeberio
TXELOA: Agate Amilibia
AHOTSA: Oihana Iguaran