IKASI, LANDU, SENTITU…

 

Dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako egitasmoa.

 

 

GAZTEENTZAKO IKASTAROAK

 

2018. urtea ezkero Haatik dantza konpoainiak gazteentzako hainbat formazio eskaini ditu euskal dantzan abiatutako dantzari gazteeri zuzendurik.  Formazio hauek dantza garaikidearen espresiobideak ezagutu eta bizitzeko aukera eskaini eta konpainiaren sorkuntza ikuspegia irekitzeko helburua dute.

 

 

 

DANTZARIEN ETENGABEKO FORMAZIOA

 

Haatik Dantza Konpainiak gidatutako dantza profesionalen etengabeko prestakuntzarako ikastaroen proiektua da. Gaur egun Gipuzkoan dantza profesionalen formaziorako dagoen aukera zabaltzen laguntzeko, beharrezkoa ikusten dugu euskal lurraldean bizi diren dantzari profesionalen entrenamendua sustatu eta motibatuko duen programa hau.

Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin antolatutako etengabeko prestakuntza da. Sektoreko beharrak eta interesak aztertu eta Euskal Herritik zein kanpotik ekarritako irakasleen bidez kalitatezko formazio ikastaro eta entrenamendu trinkoak dira.

 


2024

MAL PELO “Ekintzarako erremintak”

NORA BAYLACH “Beste modu batean entzutea”

DANIEL ABREU “Mugitu”

ADRIAN MANZANO

LUCIA MAROTE   Flying Low eta mugimenduaren ikerketa

 

Aurreko edizioak:

(2023)
Lorena Nogal “Gorputz kubista”, Natalia Fernandes “Anatomia asmatua”, La Macana “Zerk mugitzen gaitu?”, Antonio Ruz “Gorputz organikoa”, La Intrusa “Aukeren kuraia”.
(2022)
Sol Vazquez – “Gorputz sortzailea”,  Marion Castaillet – “Freshmotion”,  Natalia Fernandes – “Anatomia asmatua”, Shared Levitation  – “Shared Levitation partnering” , Rober Gomez – “Mugimenduaren analisia”.
(2021)
Laida Aldaz – Floor Work & Side Specific, Marion Castaillet – Freshmotion, Nadine Gerspacher – Catching Limits, Vicky Miranda – Physical Endless,  Roser López – Floor-Work, Partnering, Creation
(2020)
Janet Novas – Gorputz okupatua, Laia Santanach – Physical tools,  Nicolas Ricchini – Id motion,  Carmen Larraz – Gorputz elektrikoa, Diego Sinniger – Kontzientzia muskularra.
(2018)
Abhilash Ningappa (India) – Embodying critical situations,  Miquel Barcelona (Katalunia)- Estats de creació, Laura Vilar (Katalunia) – Desplegant possibilitats.

SENSIBILIZAZIO EKINTZAK

 

Konpainiaren sorkuntza proiektuak eta eguneroko lana herritarrekin konpartitu, ikusle, sortzaile eta dantzarien arteko harremanak sustatuz. Sortzaileek dituzten motibazio eta lanerako tresna ezberdinak dantzari diren, zein ez diren, publikoarekin elkarbanatzea.

 

SORKUNTZA PROZESUAK, SAIO IREKIAK, IKASTETXEETAN DANTZA TAILERRAK, EMANALDIAK, SOLASALDIAK…