Praktika desberdinen bidez, sortzeko tresnak aurkitzeko moduak eta horien interpretazio moduak aztertu genituen. Jolasak, inspirtzen duten proposamen eta mapak, baina batez ere, erlazionatzeko beste modu batzuek hautemanez, sentituz eta irudikatuz. Sortzailearen irudia hobetu tresnaren barrutik eta kanpotik, eta interesatzen zaizkigun egoeretan sartzeko entrenamenduak diseinatzeko moduak aurkitu genituen. Azkenean, tailer hau inspirazio egoera orokor eta sorkuntza egoera mugagabe bat aurkitzen lagunduko zuen esperientzia izan zen.
Miquel Barcelona NunArt (Sorkuntza garaikideen zentruaren) sortzaileetako bat da. Disziplina anitzeko profesionala da eta 15 urtetik gorako esperientzia du dantzaren eta arte eszenikoen munduan. Bartzelonako Company&Company eta Institut del Teatren hasi zituen ikasketak. Eta beste batzuen artean Carolyn Carlson, Juan Kruz de Gario Esnaola, Raffaelle Giovanola, Cobosmika, Sol Picó, Ramon Oller, Roberto G Alonso, Darío Fo, Àlex Rigola bezelako zuzendari eta koreografo esanguratsu eta Qars Teatre edo Sala Atrium erakundeen proiektuetan parte hartu du. Cocoon dance, Sasha waltz & guests eta CCN Rubaix bezelako nazioarteko konpainietan lan egin du. Eta baita Cobosmika, Susan Kempster, Compañía Pepe Hevia, Roberto G. ALonso, Cia. Cienfuegos, Toni Gomez, Moreno Bernardi Ensemble compañietan. 2005ean Castelloneko koreografia lehiaketan lehen saria lortuz.