Azaroak 21-22 / 10etatik 14etara
Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eriakina) 20100 Errenteria
Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.

Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Izen ematea

 


Gorputz elektrikoa

 

Gure gorputzak etengabe bulkada elektrikoak sortzen dituenaren ideian oinarrituz, ikastaroan mugimenduaren bidez energia zizelkatzeko aukerarekin jolastuko dugu.

Tartekatuz joango diren sekuentzia koreografikoen eta inprobisazio jarraibideen bidez, mekanika artikularrarekin egingo dugu lan, lotailuen lana, energia sortzaile modura, bultzatuz. Helburua, gorputza alerta egoeran prestatzea da, barne-kontzentrazioa aktibatuz eta lan dinamiko baterako fisikoki prestatuz.

Lurra lan honetan erreminta funtsezkoa izango da, zutikako eta lurreko lanaren arteko ezberdintasuna lausotuz.

Fase teknikoa laborategira eraldatzen joango da, Elektrical Bodyren sorkuntza prozesuan garatutako sorkuntza erremintekin lan egiteko. 

Talde gisa eremu magnetiko bat sortzearen ideiarekin jolastuko dugu, eta eremu honek zein modutan eragiten duen kolektiboaren barnean besteekin garatzen ditugun ekintza fisikoetan aztertuko da. Era berean, erabaki pertsonalek taldean nola eragiten duten aztertuko da.  

Magnetismoaren ideia hau erabiliko dugu lengoaia pertsonala sortzeko eta mugimenduaren bidez beste gorputzek elkarri eragiteko modu ezberdinak bilatzeko.


Carmen Larraz Parts eskolan (Bruselas) jasotzen du formakuntza eta urte askotan dantzatzen du Frey faust, Deja Donne, Rital Brocante, EN-Knap Iztok Kovac, Salva Sanchis.También, Bertha Bermúdez, Marta Coronado eta David Zambranorekin.

2013n Dinamo Danza konpainia sortzen du, jaialdi askotan giratzen duen sorkuntza eta ikerkuntza plataforma.

2016az geroztik, Danza Danza Malditos kaleko jaialdiaren zuzendari eta sortzailea da. 

2019an, Laida Aldaz eta Marta Coronadorekin batera, La Faktoria Choreographic Center sortu eta ko-zuzentzen du, formakuntza, sorkuntza eta ikerkutza zentroa.