IKASI, LANDU, SENTITU…

 

Dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako egitasmoa.

 

 

DANTZARIEN ETENGABEKO FORMAZIOA

 

2018. urtez geroztik lurraldeko dantzari eta irakasleen etengabeko entrenamendu eta prestakuntzan sakontzeko asmoarekin sortutako programa da. Euskal Herritik zein kanpotik ekarritako irakasleen bidez Gipuzkoako Dantzagunean aurrera eramaten diren kalitatezko formazio ikastaro eta entrenamendu trinkoak dira.


2025  –  Izen ematea irekia!

DANIEL ABREU

IRAILAK 8 – 12

 

  • ORDUTEGIA: 18:00 – 20:30
  • LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

  • NORI ZUZENDUA:  Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua.

  • PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)


Aurreko edizioak:

(2024) Mal Pelo “Ekintzarako Erremintak”, Nora Baylach “Beste Modu Batean Entzutea”, Daniel Abreu “Mugitu”, Adrian Manzano, Lucia Marote   “Flying Low Eta Mugimenduaren Ikerketa” (2023) Lorena Nogal “Gorputz kubista”, Natalia Fernandes “Anatomia asmatua”, La Macana “Zerk mugitzen gaitu?”, Antonio Ruz “Gorputz organikoa”, La Intrusa “Aukeren kuraia”. (2022) Sol Vazquez – “Gorputz sortzailea”,  Marion Castaillet – “Freshmotion”,  Natalia Fernandes – “Anatomia asmatua”, Shared Levitation  – “Shared Levitation partnering” , Rober Gomez – “Mugimenduaren analisia”. (2021) Laida Aldaz – Floor Work & Side Specific, Marion Castaillet – Freshmotion, Nadine Gerspacher – Catching Limits, Vicky Miranda – Physical Endless,  Roser López – Floor-Work, Partnering, Creation (2020) Janet Novas – Gorputz okupatua, Laia Santanach – Physical tools,  Nicolas Ricchini – Id motion,  Carmen Larraz – Gorputz elektrikoa, Diego Sinniger – Kontzientzia muskularra. (2018) Abhilash Ningappa (India) – Embodying critical situations,  Miquel Barcelona (Katalunia)- Estats de creació, Laura Vilar (Katalunia) – Desplegant possibilitats.

GAZTEENTZAKO IKASTAROAK

 

2018. urtea ezkero Haatik dantza konpoainiak gazteentzako hainbat formazio eskaini ditu euskal dantzan abiatutako dantzari gazteeri zuzendurik.  Formazio hauek dantza garaikidearen espresiobideak ezagutu eta bizitzeko aukera eskaini eta konpainiaren sorkuntza ikuspegia irekitzeko helburua dute.

 

 

 

SENSIBILIZAZIO EKINTZAK

 

Konpainiaren sorkuntza proiektuak eta eguneroko lana herritarrekin konpartitu, ikusle, sortzaile eta dantzarien arteko harremanak sustatuz. Sortzaileek dituzten motibazio eta lanerako tresna ezberdinak dantzari diren, zein ez diren, publikoarekin elkarbanatzea.

 

SORKUNTZA PROZESUAK, SAIO IREKIAK, IKASTETXEETAN DANTZA TAILERRAK, EMANALDIAK, SOLASALDIAK…