17/04/2026

Uncategorized @eu · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn

DATA: 2026ko ekainak 6 eta 7

ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00

LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

NORI ZUZENDUA:  Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua.

PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

IZEN EMATE FORMULARIOA BETE

MARIO BERMÚDEZ (Marcat Dance)

 

Tailerraren deskribapena:

Klasea Gaga dantzan oinarritzen den ariketa fisiko eta mentala da, zeinak lurreko lana eta Marcat Dance konpainiaren errepertorioaren esaldi laburrak uztartzen dituen. Parte hartzaileak uneoro daude estimulatuta mugimenduaren kalitate aldaketen, ehundura dinamikoa eta musikalitatearen bidez. Jolas fisiko eta ahots-jolasen bidez, parte hartzaileek lan egingo dute euren barne-bulkadak jarraitzeko, bakarka eta talde mailan entzunez bulkada hauek, konfidantzarekin eta barnean duten argiaz kontzietzia hartuz.

BIO

Mario Bermudez, Catherine Couryrekin batera sortutako Marcat Dance dantza garaikideko konpainiaren zuzendari artistiko, koreografo eta dantzari nagusia da.

Andaluziako Dantza Zentroan jaso zuen formakuntza eta gerora New Yorken egin zuen lan Gallim Dance eta Jennifer Muller/The Worksekin. Beranduago, Batsheva Dance Companyra gehitu zen, Ohad Nharinen, Sharon Eyal, Hofesh Shechter eta Roy Assafen obrak interpretatuz.

Bermudezen koreografiaren doinua, bere fisikalitate dinamikoagatik eta intentsitate emozionalagatik bereizten da eta bere obrak Marcat Dancek, zein nazioko eta nazioarteko konpainiek interpretatzen dituzte. 

Bere ibilbidean zehar, Bermudezek sari ugari jaso ditu (Andaluziako antzerki eta arte eszenikoen saria, MAX sariak…)