17/04/2026

Hik Dantza Landu formakuntza-programaren VIII. edizioa martxan 2026an

Hik Dantza Landu dantzarientzako formakuntza-programaren VIII. edizioa abian jarriko da 2026an, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean.
2018an abiatu zenetik, ekimenak jarraikortasuna izan du eta urtez urte dantzari, sortzaile eta arte eszenikoetako profesional zein profesionalizazio-bidean dauden pertsonen topagune bilakatu da.

2026ko edizioak urtean zehar banatutako hainbat ikastaro proposatzen ditu, dantzarien egutegi profesionaletara egokitutako formatuarekin eta nazioarteko sortzaile gonbidatuen presentziarekin.


Nazioarteko ibilbidea duten sortzaile gonbidatuak

Aurtengo edizioan, ibilbide artistiko sendoa eta nazioarteko presentzia duten sortzaileak izango dira Hik Dantza Landun:

Mario Bermúdez, Marcat Dance konpainiaren sortzaile eta zuzendaria, bere hizkuntza fisiko bereizgarriagatik eta nazioarteko ibilbide zabalagatik ezaguna.

Sabrina Gargano, Europako hainbat konpainiarekin lan egindako dantzari eta pedagogo italiarra, formakuntza eta sorkuntza prozesuetan eskarmentu handikoa.

Sharon Fridman, koreografo eta irakaslea, mugimenduaren eta harremanaren inguruko ikerketa koreografikoagatik eta bere lan pedagogiko eta artistikoagatik nazioartean erreferentea.

Lucas Condro, dantzari eta sortzaile argentinarra, teknika garaikidean eta pedagogian egindako lanagatik ezaguna.


Informazio gehiago eta izen-emateari buruzko xehetasun guztiak jarraian aurkituko duzuen estekan kontsultatu ahal izango dira.

Uncategorized @eu · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn