23/02/2026
5 hautagaitza XXIX. Max Sarietan
XXIX. Max Sariek 2025-2026 edizioko hautagaitzak argitaratu dituzte, eta Haatik Dantza Konpainiaren OTS lanak bost kategoriatan jaso du hautagaitza.
OTSen iragana ez dugu gogoratu nahi izan, orainaldian landu baizik. Soinua ez da atzean geratzen den dokumentu bat; gorputzen eta entzuleen artean gertatzen den zerbait da. Eszenan, iragana berriz erabiltzen dugu, hemen eta orain.
Hautagaitzak ondoko kategoriatan jaso dira:
-
Dantza Ikuskizun onena
-
Koreografia onena
-
Musika Konposizio onena
-
Gizonezko dantzari onena – Jon Arsuaga
-
Dantzako talderik onena
Bost hautagaitzek lanaren alderdi artistiko desberdinak aitortzen dituzte: sorkuntza, koreografia, musika eta interpretazioa. Ibilbidean zehar, OTSek harrera eta balorazio ona jaso du Euskal Herriko eszena garaikidean, eta orain aitortza hori estatu mailako testuinguruan ere ageri da.








