02/11/2023
PASAIAKO DANTZA FESTIBALAren 6. edizioa 2024ko ekainaren 6tik 9ra ospatuko da. Hori dela-eta, bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainiei deialdia egiten diegu, data hauetan eskaintzeko prest izango dituzten lanen berri eman diezaguten. Proposamen bilketa hau baliagarri izango zaigu, dantza sorkuntzen eta konpainien egoera aztertzeko eta jaialdiaren egitaraua osatzeko.
PASAIAKO DANTZA FESTIBALAK jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea izateko asmoarekin dihardu lanean. Dantza gizarteratzeko eta ikusle berriak erakartzeko, dantza sortzaileen lanak erakusteaz gain, bide ezberdinen bidez dantza herritarrei hurbiltzeko tailer, erakusketa eta hitzaldiek osatuko dute egitaraua.
PARTE-HARTZAILEAK
Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile nahiz konpainiek bidalitako proposamenak onartuko dira. Iraupen motz zein ertaineko piezak izan beharko dira, kalean zein ezohiko espazioetan eskaintzeko sortu direnak.
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO MODUA
Proposamena aurkezteko, jaialdiaren webgunean dagoen inprimakia bete behar da.
EPEA
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 30ra arte egongo da zabalik.
Proposamena aurkezteko, jaialdiaren webgunean:
www.pasaiakodantzafestibala.info
Hemen aurkitu dezakezue azken edizioko bideo laburpena:
Uncategorized @eu · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn