02/11/2021

PASAIAKO DANTZA FESTIBALAren 4. edizioa 2022. urteko ekainaren 9tik 12ra ospatuko da. Hori dela-eta, bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainiei dei egiten diegu, eskaintzeko moduan izango dituzten lanen berri eman diezaguten.

Proposamen bilketa hau baliagarri izango zaigu, dantza lanen sorkuntza eta konpainien egoera aztertzeko, eta jaialdiaren egitaraua osatzeko.

PASAIAKO DANTZA FESTIBALAK jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea izateko asmoarekin dihardu lanean. Dantza gizarteratzeko eta ikusle berriak sortzeko, dantza sortzaileen lanak erakusteaz gain, bide ezberdinen bidez dantza herritarrei hurbiltzeko tailer, erakusketa eta hitzaldiek osatuko dute egitaraua.

 

PARTE-HARTZAILEAK

Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile nahiz konpainiek bidalitako proposamenak hartuko dira kontuan. Iraupen motz zein ertaina duten, eta kalean eta ezohiko espazioetan eskaintzeko sortu diren dantza-lanak izan beharko dute.

EPEA

Proposamenak aurkezteko epea 2021ko abenduaren 1era arte egongo da zabalik.

 


Proposamena aurkezteko, jaialdiaren webgunean:

www.pasaiakodantzafestibala.info

 

Albistea · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn