DATA: 2026ko Azaroak 21 – 22

ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00

LEKUA: Dantzagunea.

NORI ZUZENDUA: Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua. (+18)

PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

The quiet mechanist of motion

Tailerraren deskribapena

Clémentineren tailerra, adierazpen fisikoaren esplorazio somatikoan erdiratzen da. Praktika honek, mugimenduaren efizientzia eta performatzeko gaitasunari helduko dio, parte hartzaileak bidaia bat egitera gonbidatuz, bai barrurantz, bai kanporantz. 

Ariketen, esplorazioen eta behaketen konbinaketa batekin, klasea lurreko lanean, gidatutako inprobisazioan, bat-bateko konposaketan (bakarka edo taldeka) eta bikoteko lanean zentratuko da. 

Tailerra ondoko printzipio hauetan oinarrituko da: entzutea, grabitatea, konexioa, arreta eta jolasa. 

Erritmoaren ikerketatik, egiten dugunaren inplikazio eta efizientziatik gure mugimendua behatzea proposatzen da eta baita interprete modura ditugun geure ohiko praktika eta patroiei desafioa egitea, muga teknikoez haratago. Taldeak espazio eta denboran aurrera egin ahala, ingurune seguru bat bilatzean fokuratuko gara, arriskuak hartu eta mugak bilatu eta mugitzeko. 

Tailerraren helburu orokorra, parte hartzaile bakoitzak bere gaitasunen araberako  muga berriak bilatu eta horien ikaspenean aurrera egitea da, bere mugimendu praktika bilatu eta aurkitzen duen bitartean.

CLÉMENTINE TÉLESFORT

Clémentine Télefortek txikitatik Centre Choréographique pour l’Enfancen, bere amaren, Marie Devillersen eskutik, formakuntza jasotzen du, Rouengo Kontserbatorioan Dantzan graduatuz. Handik, Londresko TrinityLabanenera egin zuen salto eta gerora, Leedesen kokatzen den Northern School of Contemporary Danceren Verve Companyra, Outstanding Achievement Saria jasoz. 

Orduz geroztik, koreografo ezberdin askorekin egin du lan: Guy Nader eta Maria Campos, Lali Ayguadé, Roser Lopez Espinosa, Anton Lachky, Jamaal Burkmar, Gecko Theatre, Theatre Rites, Bittersuite eta Paula Serrano,esaterako.

Dantzari izateaz gain, Clémentine bere lengoiaia koreogarfikoa garatzen joan da urteetan zehar eta bere lanak, Europako dantza jaialdi ezberdinetan eszenaratu dira. 

Horretaz gain, diziplina ezberdinak ikertzen darrai, hala nola, antzerki fisikoa eta klowna eta  baita contacta, Systema eta Play-fight moduko arte martzialak eta praktika somatikoak ere. 2019an, PinkHouse Jaialdia zuzendu zuen, Frantzia iparraldean.

2019az geroztik, Lisard Tranisekin batera lan egiten du sorkuntzan eta baita partnering ikastaroen irakaspenean ere: “The Attentive Act Workshop”, Clémentine & Lisard titulo artistikopean.

^ Bete izen-emate formularioa ^

 

 

>>  IKUSI IKASTARO GUZTIAK  <<