DATA: 2026 urriak 17, 18 de octubre

ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00

LEKUA: Dantzagunea.

NORI ZUZENDUA: Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua. (+18)

PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

INA

Inak erdigunean jartzen du besteak guri eskaintzen digun gorputzaren atalean edo berau inguratzen duen espazioan. Inak jarrera tinko bat du eskaintzen den edo erabiltzen den azalerarekiko. Inak mugimedu bakoitza kontrolatzen du eta era berean, askatasuna bilatzen du gorputzen korapiloetan. Ina ukimenarekiko sentikorra da. Ina nire ama da eta gorputzaren mugimenduak ulertzeko nire modua da.

Lengoaia hau grabitatearen kontzeptuan erdiratzen da, materia horretan sakontzean eta bere alderdi ezkutuenak ezagutzean: nola manipulatzen du nire gorputzak bestearen pisua? Zeintzuk dira manipulazio hori egitea ahalbidetzen duten nire zentro aktiboak? Ze mugimendu aukera berri sor ditzaket hortik abiatuz?

Honi erreparatzeaz gain, arreta jarri behar diogu gure gorputzari forma ematen dion adierazpen energetikoari, sorkuntza prozesuan inoiz ez baita oharkabean pasatzen. Mugimenduak, aurrez kontaktu bat izan duen elementu baten transmisioa dakar. Nire barnean gertatzen denaren adierazpen zuzen eta beheralako gisa mugitzen naiz ni, ez adierazpen erraminta bat bezala. Atzera bueltarik ez duen barne behar batengatik mugitzen naiz.

 

SHARON FRIDMAN

Madrilen bizi den eta Sharon Fridman Konpainiaren zuzendaria den (lehen Projects in Movement bezala ezaguna zena) artista islaerlar (Hadera, 1980) honen dantza ezagutza, Israelgo folkloreak, dantza garaikidetak eta dantza klasikoak marrazten dute. Bere dantza ibilbidea 1999an hasten da, Ido Tadmor Dance Companyra batzearekin.  Fridmanen ibilbide interpretatzailea Kibbutz Contemporary Dance Company, Vértigo eta Suzanne Dellal Centerrentzako egindako hainbat lanekin borobiltzen da.

Koreografo gisa 2000.urtean hasten da Phrasal taldearen eta Covered Red (2000) eta Anna (2001) dantza piezen sorkuntzarekin. 2004 eta 2008 artean, Mayumana konpainiarentzat koordinatzaile artistiko eta koreografo bezala egin zuen lan. Waiting, The Creation, Play Boy, Carlos & Me, Q Project, Shakuff, Al menos dos caras, ¿Hasta dónde…? eta Rizoma bere firma daramaten dantza ikuskizunak dira. 

2008an Dance Lines ‘08n parte harzen du, Londresko Royal Opera Housen koreografo gazteen garapenerako proiektua. 2009an Choreoroam’09 parte hartzera gonbidatzen dute,  ‘Beyond’ bere bakarkako lana aurkeztuz eta gerora Zagrebko Dance Week jaialdian (Kroazia) eta Opera Estate de Bassano del Grappa jaialdian dantzatuz (Italia)

Bere ibilbide oparoan,  Alicia Alonso CIC´2012 saria jaso zuen ¿Hasta dónde..? duoarekin; el dantza proposamen onenaren saria Teatro de Huesca 2011 jaialdian Al menos dos caras lanarekin; Burgos-Nueva York (2011) dantza sariketan lehen saria eta ikusleen saria ¿Hasta dónde…? piezarekin; Certamen Coreográfico de Madrid sarietan bost sari Carlos and me lanarekin; eta 2015an Dantza Ikuskizun onenaren Max Saria Free fall lanarengatik.

^ Bete izen-emate formularioa ^

 

 

>>  IKUSI IKASTARO GUZTIAK  <<