DATA: 2026ko irailak 7 – 10 (astelehen – ostegun)

ORDUTEGIA: 18:00 – 20:30

LEKUA: Dantzagunea.

NORI ZUZENDUA: Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua. (+18)

PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

State of Alert

Tailerraren deskribapena

Sabrinaren klaseak oso dinamikoak dira eta antzerki fisikoan dantza artista profesional eta performer modura duen ibilbide eta esperientziaz elikatzen da.

Klasea, arnasketa gorputzarekin konektatzen duten ariketek osatzen dute, eta baita mugimenduaren ikerketa estimulatzen duten inprobisazio eginbeharrek ere. Praktika hauek abiapuntu garbi eta eskuragarri bat eskaintzen diote parte hartzaileari, gorputz-mekanika propioa eta lurreko lanaren printzipioak hobeto ulertzeko.

Lurreko lanaren ikerketa espiralen erabilerarekin aberasten da, Flying Low teknikan oinarrituz. Teknika honek erronka bat dakar koordinazioarentzat eta baita lurrera sartu eta lurretik ateratzeko efizientziarentzat. Honez gain, kapoeirak ere eragin handia du klaseetan, Sabrinaren mugimendu praktikaren inspirazioa izan baita 10 urte baino gehiagoz.

 

SABRINA GARGAMO

Sabrina, Jasmin Vardimon JV2 ikastaro profesionalean formatu zen dantza independienteko artista da. Orduz geroztik, Erresuma Batuan eta Europa guztian zehar aritu da lanean PanicLab Dance Theatre, Gregory Maqoma, Tom Dale, Companhia Instável, Beatrice Allegranti, Fuora Dance Project, //Tribe, Becky Namgauds  eta Jasmin Vardimonen. David Zambrano ezagutzeak errotik eraldatu zuen bere ikerketa artistikoaren norabidea.

Course leader JV2 (2019-22) izan zen, Europan zehar klaseak eta tailerrak ematen ditu eta obra berriak sortu ditu The Point, Pera University eta Lincoln Universityrentzat.2019an Elelei Dance Theatre sortu zuen Rafa Jagatekin.

2024an Gecko Dance Theatrerekin egin zuen lan The Dealen  I+D -an, eta duela gutxi Koreografia Masterra “COMMA” amaitu du Herbehereetan.





^ Bete izen-emate formularioa ^

 

 

>>  IKUSI IKASTARO GUZTIAK  <<