04/11/2025

Publikoa lagun.

Pasa den irailaren 20ean, IOI, gure kalerako dantza piezaren erakustaldi bat egin genuen. Ikusleek proposamenarekin nola erantzuten eta parte hartzen zuten aztertu nahi genuen, izan ere, lan honek publikoarekin harreman zuzena du, eta dantzariak jendearen artean sortzen dituen egoerek joko eta elkarreragin ugari proposatzen dituzte.

Emanaldi berezi hau, lehen asteko egonaldian aurreratutako lanarekin bakarrik aurkeztu bazen ere, esku artean oso interesgarria izan daitekeen proposamen bat genuelaren sentsazioarekin bukatu genuen.

Orain, gure emanaldi berri hau munduratu nahi dugu, eta horretarako bideoak, argazkiak eta txostenak sortzen ari gara, lanak merezi duen kalitatea eta izaera islatuta gera dadin.

Euskarri hauen eduki grafikoa sortzeko, OTS emanaldian bezala, Iker Gozategi izan dugu gure artean argazkilari lanetan. Bere begirada xehe eta sentikorrak ederki islatzen du Haatikek eta Jone San Martinek kaleratu nahi duten proposamen berri honen arnasa eta izaera: IOI.

 

Uncategorized @eu · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn

Espazioari neurriak hartzen

Publikoarekin jolasean

Eszenografia / Sound system