31/10/2025
Urriaren 11n, Haatik Dantzak OTS aurkeztu zuen Fira Mediterrània de Manresan, eta eszenatoki magiko baten aurrean: Kataluniako Barroko Museoaren klaustroa. Dantza eta musika, tradizioa eta abangoardia uztartuz, euskal konpainiak esperientzia paregabea eskaini zuen, Euskal Herria eta Katalunia lotuz, kritikaren onespenarekin eta bestalde Fira Mediterrànian izan ziren bestelako proiektu nabarmenak gozatzen.
Aurretik iragarri bezala, urriaren 11n joan ginen Fira Mediterrània de Manresara OTS aurkeztera, festibaleko espazio magikoenetariko batean: Kataluniako Barroko Museoaren klaustroa.
Bere arkupeetan, dantza eta musika harri, historia eta lekua dotore eta oroimenez betetako erronboarekin uztartu ziren.

Gure bidaia Kataluniara Manresan topaketa eta elkarrizketarako puntu bihurtu zen: iragana eta oraina, Euskal Herria eta Katalunia, eta piezaren une gorenean sorpresa berezi bat izan zuen: Assentiré de grat, Mikel Laboa-ren lana entzun ahal izan bait zen.
Harrera beroa eta sentikorra izan zuen. B-Ritmos aldizkari digitalak honela idatzi zuen gure ikuskizunaz:
“Un trabajo complejo sobre una idea difícil, la música, con un sonido muy cuidado (…) Seis intérpretes que danzan —basándose en movimientos tradicionales, perfectamente reconocibles— pero que crean nuevas sensaciones al fusionarlos con músicas diferentes. (…) En la previa del festival, había anunciado que la danza de Euskadi juega en otra liga y no me equivoqué.”
— Manuel Pérez Heras, B-Ritmos, 22/10/2025
Gure emanaldiaz gain, beste ikuskizun batzuk ere gozatzeko aukera izan genuen, hala nola Gala i Ovidio, kontrastezko bidaia sonoro bat; Raül Refree eta Aida Tarrí-ren proposamena, musika tradizional galiziarra aztertuz; eta COI DANSEM taldearen ekintza parte-hartzaile eta festiboa, Kataluniako dantza “berreskuratzea” helburu duena.

Elkarrekin begiradak, erritmoak eta solasaldiak partekatuz, kultura arteko loturak indartu ditugu.
Eskertuta itzuli gara, bidaia honek ez du zirkulu bat itxi, baizik eta berria ireki duelako sentsazioa utziz.
A. B. 2025
 
                                 
                            








 
                             
                     
                     
                     
                     
                     
                     
                     
                    