22/10/2025

Pasaiako dantza festibalaren 8.edizioan parte hartzeko proposamenak jasotzeko deialdia zabalik dago. Deialdia euskal sortzaile eta dantza konpainiei zabaltzen diegu.

 

Pasaiako Dantza Festibala jada son handiko zita batean bilakatu da Euskal Herriko kaleko arte eszenikoen festibal zirkuitoen artean eta berriz ere martxan gaude, beste edizio ahaztezin bat antolatzeko asmo eta ilusio guztiarekin. 

 

PDF-ren helburu nagusia dantza eta arte eszenikoak orokorrean, pasaiako herritarrei eta ingurukoei gerturatzea izan da bere hasieratik, ikusle berriak erakarriz eta honela, gure komunitatea hedatzeko eta sendotzeko baliabideak emanez. Era berean, festibaletik, bertako sormena bultzatu nahi da, euskal konpainien erakuslehio eta babesleku bilakatuz beste urte batez.

 

Gauzak honela, zuei, Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile nahiz konpainia zareten hoiei, deidaldia zabaltzen dizuegu datorren ekainerako prest izango dituzuen iraupen motz zein ertaineko piezak aurkeztu ditzazuen. Eta noski, kaleko jaialdi bat izanik, piezak kalean edota ezhoiko espazioetan eskaintzeko sortuak edota prestatuta izan beharko liratekete.

 

Gainera, Pasaiako Dantza Festibalak jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea izan nahi duenez, dantza piezez gain, bestelako jardueraren bat aurrera eramango nahi bazenute (tailer, hitzaldi, erakusketa…) poz-pozik izango ginateke zuen proposamenak entzuneta haintzat hartzeko.

 

Adi! Azaroaren 14a arte daukazue zuen proposamenak bidaltzeko, www.pasaiakodantzafestibala.infoweb orrian aurkituko duzuen inprimakiaren bitartez.

 

Ez galdu Pasaiako Dantza Jaialdiaren hurrengo kapitulua gurekin batera osatzeko aukera paregabe hau. Irrikitan gaude zuen berri izateko!

 

J.A. 2025

Albistea, Uncategorized @eu · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn