19/09/2025
Uau…! A ze kurtso hasiera! Bai, indartsu hasi dugu iraila Daniel Abreuren bost eguneko ikastaroarekin… a ze martxa!
Iaz bere asteburuko ikastaroan izandako esperientzia zoragarriarekin, aurten ere irakasle modura izatea plazer bat izan da. Gogoz geratu ginen eta aurten ere hemen izan dugu, hain gustuko duen Euskal Herrian.
Urteetako ibilbidea duen dantzari, koreografo, sortzaile eta irakaslea da eta ezin da ukatu bere ezagutza eta jakinduria arlo guzti horietan.
Taldean giro bikainean lanean aritzeko gaitasuna izateaz gain, gorputzak irakurtzeko duen modua oso sutila eta azkarra da, dantzariak berak nahi dituen lekura eramanez. Dinamika aukera ezberdinak eman ditu aste guztian zehar, beti dantzarien iradokizunak entzunez eta beharretara egokituz. Beraz, ohore bat izan da berriro ere bera izatea gure artean, pertsona bezala ere maitagarria baita.
Aurten, ordea, bai antolatzaileok, bai dantzari komunitatea, atsekabetuta gaude ikastaro hau izan delaki (h)ik dantza egitasmoaren 7.edizio honetan aurrera eramatea posible izan den bakarra, baliabide ekonomikoen falta dela eta.
Dena den, nola ez, eskerrak eman nahi dizkiogu beste behin Dantzaguneari, bere babesagatik ez balitz Daniel Abreuren ikastaro zoragarri hau ere ezingo baikenuke antolatu. Eta baita zuri ere, dantzari horri, energia positiboz eta lanerako gogoz betetzeagatik aretoa ikastaroak iraun duen bost egunetan zehar.
Ea, bada, 2026ak ikastaro aukera zabalagoaz gozatzeko aukera ekartzen digun!
A.L. 2025