19/08/2025

Abuztuaren 16an, Hondarribian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan, Haatikek eta Iñaki Alberdik lehen aldiz partekatu genuen eszenatokia. Poliedro baten antzera, alde eta ispilu askotatik begiratutako Uran-zu izeneko pieza bakar batean bildua.

Euskal musika tradizionalak eta klasikoak bat egin zuten akordeoiaren arnasa eta gure gorputzen mugimenduen artean. Alberdik proposatutako errepertorioak —euskal doinu herrikoiak, Arriaga, Francisco Escudero eta Félix Ibarrondoren lanak— sustraiak eta hegoak ekarri zizkigun batera: lurra eta airea, iragana eta oraina, ahots zahar eta berri.

Guk dantzaren bidez gorputzari jarri genion soinua, eta soinua bilakatu zen mugimendu: eszenatokian sortu zen giroak publiko osoa murgildu zuen emozio eta irudimenaren olatuan. Une batez, denok izan ginen  istorio horren parte, hitzik gabe kontatua baina hitz guztien beharra asetzen zuena.

Elkarlan honek erakutsi digu zenbat indar dagoen topaketan, zenbat aukera dagoen elkarrizketan, eta zenbat edertasun sor daitekeen, bi hizkuntza artistiko bereizi elkartzen direnean. Hondarribiko harrerak ilusioz bete gintuen, eta argi dugu bide honek ez duela hemen amaituko.

Albistea · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn

Argazkiak: aiVideo