TEST

11/09/2019

Errimak oinetan ikuskizunarekin bizitakoaren ondoren, formatu bera izango duen gai, bertso eta dantza berriez osatutako bigarren ikuskizun batekin gatoz. Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat.

Lan talde ezin hobea dago Unai Elizasu eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldi berri honen atzean. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscary bezalako ahotsez abesturik.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea. Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldi egokia izan arren, espazio ezberdinetara erraz moldatzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia. Areto txiki zein frontoi edo kaleko eskenatoki batean eskaintzeko aukera emango duena.

 Lan taldea:

Zuzendariak: Aiert Beobide eta Unai Elizasu 

Koreografia: Talde sorkuntza 

Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala. 

Aurkezle eta gai jartzailea: Unai Elizasu 

Bertsoak: Sustrai Kolina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta Gehiago. 

 Musika: Igelaren Banda. Bixente Martinez (Gitarrak eta Zuzendaritza), Amaiur Cajaraville (Kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (Bateria) 

 Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi 

 Grabaketa: Azkarate estudioak, Jonan Fernandez  

Jantziak: Ramón García 

Kartelaren argazkia eta Diseinua: Iurre Aranburu

Albistea, Non classifié(e) · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn