NORA BAYLACH

 

  • DATA: Irailak 2 – 6 / 18:00 – 20:00

  • LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

  • NORI ZUZENDUA:  Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua.

  • PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Beste modu batean entzutea

Metodologia

“Beste modu batean entzutea” azken hamarkadan jasotako ikaskuntzara gerturatzeko, transformatzeko eta eraldatzeko espazioa da, gaur egungo begirada batekin eta ideien birformuzioarekin. Edukien errebisioari denbora eskaini eta gero, gorputzen pisuaren entzuteak, kontaktuak, lurreko lanak eta partneringak entzuten, fluitzen eta bolumena duen eta kontrajarria den gorputz batekin lan egiteko aukera eskaintzen duela ohartzen naiz.

 

NORA BAYLACH

Eremu akademiko instituzionaletatik kanpo formatu den dantzari, sortzaile, dantza garaikideko iraskasle eta arte eszenikoen argazkilaria.

Thomas Noone eta Roser Lopez Espinosak koreografiatutako Kataluniako Dantza Nazionaleko Produkzioan hasten du bere ibilibide profesionala interprete gisa.

Konpainia eta artista independente ugarirekin egin du lan orduz geroztik, esaterako: Roser Lopez Espinosa (Lowland), Wonderground Company (Roser Tutusaus & Tom Weksler), Laia Santanach, Animal Religion, Ana Borrosa, Métrica Bárbara, Cía Elelei, Cía. La Taimada… beste proiektu eta artista askoren artean.

Pedagogian eta irakaskuntzan duen interesak bultzaturik, Escola Ferrer i Guàrdia & Roca Umbert fda, eta Escola Enric Granados & Graner eskoletan irakaskuntza-proiektu ezberdinetan parte hartzen du.

Irakasle modura, Bartzelonako Institut del Teatren, Àrean, nunArt Guinardon, La Calderan… aritzen da.