Data: Azaroak 15 – 19 / 18:30 – 20:30
Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.

Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Izen ematea

 


“Physical Endless”

Ikastaroko lan-metodoa

Klaseek hiru oinarrizko printzipio dituzte: 

Lurreko lana: Lurra, gorputzaren lagun gisa. Bertatik sartu eta ateratzezko modu ezberdinak esploratzen dira. 

Body center: mugimendu- dinamika, -kalitate eta -kualitate ezberdinak aztertzen dira. Lengoaia pertsonalagoa bilatzen da. Beti ere zentrotik lanean. Gorputza mugitzezko modu naturalagoak bilatzen dira. 

Energia: Ideia energia gehitzen joatea da, dinamika jarraitu bat sortuz, lanaren oinarrizko erreminta izango dena. Klasearen errepikapenak eta jarraitutasunak egoera aktibo bat bultzatuko du, bai fisikoa, bai psikikoa. Honek, gure gorputzarekin lan egiteko modu instintiboago bat bultzatuko du. Barruan daramagun animalia ateratzea. 

Klasean, orokorrean, atal fisikoago bat dago eta libreagoa den beste bat, zeinetan inprobisazioa eta esaldi idatziak dauden.

Keinuekin lan egingo da eta mugimenduari esanahia nola eman daitekeen aztertzen.

Imajinazioari hegan egiten utziko diogu…


Vicky Miranda:

Vicky Arte Eszenikoetan master tituluduna da eta Dantza Garaikidearen Pedagogian lizentziatua da Madrilgo Maria de Avila goi-mailako kontserbatorioan eta Angerseko (Frantzia) CNDC L Ésquisse Dantza Garaikideko Zentroan.  Cunningham teknika ikasten du Merce Cunninghamekin New Yorken. The Colectivo konpainiako zuzendaria da eta bere lanak dantzatzen eta koreografiatzen ditu San Petersburgoko DARen, Praga School Dancen, Trayectos jaialdian Zaragozan, Alikanteko kontserbatorio profesionalean, 180 eskolan, Kosta Rikako Konpainia Nazionalean, Montevideoko SODRE kontserbatorioan, Dantzaz konpainian, CSDMAn, Burgoseko kontserbatorio profesionalean, Xalapango Unibertsitatean eta Carmen Werner konpainian, beste askoren artean. Zuzendaritza- laguntzailea da Provisional Danzan, Maura Morales kooperatiban, Sant Gallen Theateren Rootlessroot konpainiarentzat, Antonio Ruzentzat eta Erick Trotier Dance Collectiventzat. Solodos dantza saria eskaini zioten 2014an Burgoseko Burgos-New Yorken dantza jaialdian eta 2018an, dantzari onenaren saria Santanderreko La Espiral jaialdian, Rojo bere lanarekin. Irakasle gonbidatua da The Place Schoolen, Marameo Schoolen, Henny Jurriens Foundationen, Staatstheater Kasselen, Tanzhaus Düsseldorfen, Cocoon Dance Companyn… Eta beste entitate batzuentzat Maracaibon, Bogotán, Pereiran, Brasilian, Sao Paulon…