• LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • NORI ZUZENDUA:   Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • PREZIOA:   60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

“Shared Levitation partnering”

Ikastaroko lan-metodoa

Klasea gure kontzientzia bideak irekiz eta gure bikotearekin manipulazio ariketak eta pisu eta egitura ikerketa eta frogak egiten hasten da. Fase honetan arreta berezia jarriko diogu gorputz guztia ariketan jartzeari, geure gorputz-adarren bakartutako lanera mugatu gabe. Lehen atal honetan, jolasak geure alderdirik instintibo eta primitiboena esnatzen laguntzen du, arnasketa fluxu natural elkarbanatu batekin konektatuz.

Bikote bakoitza komunikatzeko modu berezi bat bilatzera motibatzen dugu, baita material koreografikoaren bariazioak eta bakarkako irtenbideak bilatzera. 

Geure klasearen beste alderdi garrantzitsu bat, rol aldaketa etengabea da (oinarria eta hegalaria, gidaria eta jarraitzailea), parte hartzaile bakoitzak aukera bakoitza esperimentatzeko aukera izan dezan. 


Shared Levitation:

Shared Levitation Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak sortutako dantza garaikideko eta partneringeko formakuntza eta ekintza plataforma da. Dantza akrobatikoan, salsan, arte martzialetan eta kontakt-inprobisazioan oinarritutako printzipioen nahasketa batean inspiratzen da Shared Levitation Partnering.  Marion eta Alanek  Europa, AEB, Asia eta Latinoamerikan eman ohi dituzte ikastaroak.

SHARED LEVITATION-eko kideak, ikastaroari amaiera borobila emango diote, beraien SEELENGRUND ikuskizunaren erakustaldi bat eskeiniz.

 

AZAROAK 5

14:00

DANTZAGUNEA

SINOPSIA:

Gorputzean datza arimak, eta espazioan duen mugimendua da haren ispilua, garen bezalakoa egiten gaituenaren adierazpena.

Dueto honetan, Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak gizakiaren alderik sakonena islatzen dute, gutako bakoitza osotasunarekin nola konektatuta dagoen sakonduz.

Elkarreragin dinamiko hori gogoeta bat da, espazioa irekitzeko eta arimaren barnealdea hiru dimentsioko adierazpen gisa hauteman daitekeen zerbait bihurtuz.

Ikusleak dimentsio berri batean sartzeko gonbita.

 

FITXA ARTISTIKOA:

Kontzeptua, koreografia, antzezleak: Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerra
Argiztapen diseinua: Crealight/Julian Marmsoler, Luca Bellemo
Jantziak: Rebecca Dirler
Ekoizpena: IDEA-tanztheaterperformance

Stiftung Südtiroler Sparkasse, Region Trentino-Südtirol, Amt für deutsche Kultur der autonomen Provinz Südtirol eta Comune of Bolzanoren laguntzarekin.