Data: Abenduak 11 – 12 / 10:00 – 14:00
Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.

Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Izen ematea

 


“Floor work, partnering & creation”

Ikastaroko lan-metodoa

Tailer honek lan teknikoa proposatzen du, mugimendura gerturatuz gorputz artikulatu, goxo, arin, azkar eta indartsu batekin. Bizkar hezurraren mugimendu aberastasuna erabiltzen da motor gisa: kurbak, tortsioak, espiralak, mugimendu lotuak, ondulazioak eta sekuentzia konbinatuak, Arreta berezia jarriko da anatomiaren erabilera funtzionalean, mugimenduaren potentzialtasun maximoaren bila. Lurreko ariketak. rollak, mugimendu akrobatiko errazak, saltoak eta planeoak. Euskarrien konbinazioan eta pisu aldaketetan esploratuko da, zeinak behaketaren, entzutearen, erreflexu fisikoen bidez eta kolaborazioaren zentzuaren bidez gozotasunetik zailtasun handiagoko bide elkarbanatuetan garatuko diren. Begiradaren irismen ezberdinak jarriko dira praktikan, zehaztasuna, xehetasuna eta jolasa.


Roser López: Roserren lan koreografikoa fisikalitate indartsu batean eta zehaztasunarekiko, fintasunarekiko, elementu akrobatikoekiko eta xehetasunekiko pasio handi batean oinarritzen da. Konplizitatea eta talde-lana eskutik emanda jolasez betetako bizi-imajinario batean, poetika findu batekin eta humore ukitu batekin.

MTDn Dantza Garaikidean graduatua, Vienako ImpulsTanz jaialdiko danceWEB beka jasotzen du. 

Holandan Katie Duckekin, Marta Reig Torresekin eta Pere Faurarekin lan egiten du. Bartzelonan, Àngels Margaritekin, Cesc Gelabertekin, Lipi Hernandezekin, Iago Pericotekin, Isaki Lacuestarekin…
The lizard’s skin, Còncau eta Miniatura sariak jaso ditu eta Lowland, Noviembre eta Hand to hand piezekin ohikoa da bere presentzia nazioarteko eszenatokietan. 2017an L’estol pieza sortzen du, XX. Kritikaren Sarietan izendatua izan zen. 2019an Trama estreinatzen du eta 2019ko Koreografia Onenaren Saria jasotzen du, XXII. Kritika Sarietan.
2020an hirugarren aldiz cía Skånes Dansteaterrekin kolaboratzen du Europe Beyond Access proiekturako. Eta Revel Revel pieza estreinatzen du Zagreb Dance Companyrenetzat. 2020an, baita ere, Noviembre bere lana 2020ko Koreografia Onena bezala izendatua izan zen XXVI. Premis Butaca sarietan eta Roser dantzari onena izateko izendatua izan zen baita ere. 

Koreografo gonbidatua da Dansteaterren, Conny Jansen Danstren, Zagreb Dance Companyn, MiR Companyn… Irakaslea da formakuntza-zentro eta nazioarteko jaialdi askotan.