Data: Maiatzak 15 – 16 / 10:00 – 14:00
Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.

Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Izen ematea

 


“Floor work & side specific”

Ikastaroko lan-metodoa

Klasearen helburua lurra erabiltzen ikastea da, espazioa eraldatuz gure dantzaren bidez.

Dantzariek grabitatearekin, pisu aldaketekin, giroekin, saltoekin eta lurrarekin disolbatzearekin elkarreraginean, lurrarekin konektatzen ikasiko dute. Ekintzan zehar kontzientzia areagotuko dute, bat-bateko erabakiak hartzen ikasiz.


Laida Aldaz: Diziplina anitzeko artista eta kasu askotan autodidakta. Dantza ikasten du Nafarroako Dantza Eskola Ofizialean eta PARTSen (Bruselas). Mark Tompkins & Meg Stuartekin Lab ABCn, David Zambranorekin The Rabbit Projectn, Ali & Hedi Thabetekin Nous sommes pareils…n eta Uwrubba, Julyen Hamiltonekin T43n, R14rekin Tsunamin, besteak beste. Klaseak eman ditu Ultima vez/Wim Vandekeybus, Cie Thor/Thierry Smits, Alias Summer Intensive Canada, Conservatorio de Danza de Murcia, Kalamata Dance Festival, Festival Danzad Danzad Malditos, RITS, DCJ eta askoz gehiagotan. Bere jakin-mina medio, eremu artistiko ezberdinetako hainbat lan eta proiektu, zuzendu eta produzitu ditu, baita baterako sortu ere Kirolak, The Room, Soñando Despiertos, Shopping List, DVP, BS&I, Derrière Elle, beste askoren artean. Obra horiek nazioartean erakutsi ditu, eta hainbat sari jaso dituzte. El Trastero Creativo elkartearen eta Zinetika Jaialdiaren zuzendari artistikoa eta fundatzailea da eta La Faktoria Choreographic Centerreko-fundatzaile eta ko-zuzendaria.