ADRIAN MANZANO

 

  • DATA: Azaroak 23 eta 24 / 10:00 – 14:00

  • LEKUA:   Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

  • NORI ZUZENDUA:  Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua.

  • PREZIOA: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Metodologia

Ikastaroan ondorengo kontzeptuak landuko ditugu: saio bakoitzean landuko diren dinamiketan oinarritutako beroketak egingo dira, lurreko teknika eta baita teknika beraren bereizgarriak nola integratuko ditugun, taldeko lana, entzutea eta espazioa oso garrantzitsuak izango dira irakatsiko den metodologiarako eta saioetan oso presente egongo dira, indibidualki bilatuko dena gero taldearekiko harremanean garatuko baita.  

Inprobisazioak amaieran bilatuko dugun material koreografikoaren lexikoa garatzen lagunduko digun espazioak bilatzen lagunduko gaitu.

 

ADRIAN MANZANO

Adrianek bere dantza garaikideko ikasketak Andaluziako Dantza Zentroan hasten ditu. Bertan 4 urtez formakuntza jaso ostean “Fama a bailar” telebista saioan parte hartzen du 3.saria lortuz. Adrianek, geroztik, Madrilgo “Danza 180 grados” dantza laborategian jarraitzen du bere formakuntza osatzen, koreografo ezberdinekin lan eginez borobilduz. “Cía Daniel Abreu”, “Cía Itsaso Álvarez “, “Cía Arnau Pérez”… konpainiekin lan egiten du. Prozesu guzti horrekin batera, Adrianek Sevilla eta Madrilgo dantza eskola ezberdinetan egiten du lan irakasle gisa eta, era berean, Espainia eta Latinoamerika guztian zehar ematen ditu ikastaroak (Argentina, Uruguai, Mexiko…), baita Israel eta Txekiar Errepublikan ere.

Bere koreografo lanari dagokionean, Diana Grytsailorekin batera sortutako “Lo que yo Canto” sorkuntza “Red a cielo abierto” sarean aukeratua izan da eta Espainia guztian eskaini dituzte emanaldiak. 

Abeslari eta merkataritza-ekitaldi askoren koreografoa da gaur egun, horien artean Aitana abeslariarena 2022az geroztik. Berarekin “11 Razones+ “ eta “ALPHATOUR” biretan parte hartzen du.

Egun, Alejandro Lararen ikuskizun berriaren koreografo lanetan dabil, zeina 2024an estreinatuko den Madrilgo “Teatros del Canal” antzokian.