Kulturabirusa

Dantza emanaldiak sarean

 

#Covid-19 #etxeangeratu #haatik #kultura #geraezina #da

 

Emanaldiak bertan behera geratu dira, baina ez gure irudimena. Horregatik, emanaldien pasarteak sarean ikusteko aukera eskaini nahi dizuegu. #Kulturabirusa izeneko gune berezi honetan konpainiak eskainitako emanaldien 15 minutu inguruko bideoak jartzen joango gara. Baina adi, 48 orduro bideoa aldatu eta lan berri bat jarriko dugu.

Ah! Eta ekimena gustoko badezu, ez ahaztu zabaltzeaz eta partekatu kulturaren birusa!

 

#Kulturabirusa #07

Noiz ikusgarri: Atelehena 30 asteartea 31

Dantza lana: Falling Tears – Vitali Safronkine

 

Galdu duzu inoiz hurbilekoren bat? Zure bizitzaren zati zena edo, beharbada, zure bizitza bera zena? Joan bai, baina, joan arren, betiko zure ondoan egongo den pertsona bat? Bikotea galdu zuen emakumearen oroitzapenak kontatzen ditu Safronkineren sorkuntza-lanak: heriotza oso gogorra izan arren, oroitzapen goxoak gordetzen ditu bere barnean, maitasuna eta elkarrekin konpartitutako zoriontasuna bizi-bizi ditu gogoan.


Koreografia: Vitali Safronkine
Musika: Philip Glass
Dantzariak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro, Itziar Doyharzabal, Jon Arsuaga, Iker Sanz, Anne Anza.

Info +