UR BIZITAN

Sinopsia

NORBERA ERAIKI 
Ura eta lurra dira Naroaren erreferentziak. Errekaren joana eta zuhaitz adarren dardara ditu lagun fisiko eta sinbolikoak: egarria kentzen diote, gosea kentzen diote, etxea eraikitzeko baliabideak eskaintzen dizkiote, mezuak bidali eta galderei erantzun.

Norbera eraiki etxea eraikiz. Etxea, bere bigarren gorputza.
Etxea, ibaia, txalupa. Joan, etorri, egon. Eraman ekarri, maitatu. Ederra da bizitza.

ERAIKIA DESERAIKIZ
Haizea desagertu, urtu egin da airean.
Ibaia mehetzen, lehortzen.
 Giza-katearen lana: ibaia estali, mendia zulatu, gailurra moztu: trenbide, kamioitegi, erraustegi, aireportu….Naroak, eraikitako etxea eraitsi dute.
Amorrainak urik gabe, ahoa zabalduz, isatsa astinduz.

GORPUTZAREN JABETZA
Iluntasunean sartu nahi du, baina ezin irten argi fokotik.
 Soinua, entzungarri, dantza pausoak bezala. 
Iluntasuna argitzen hasi da, astiro eta han-hemenka: arrainak etzanik, esnatu nahian, dantza pausoak sortzen besoekin, hankekin joka.
 Arrainak geldiro eta bat-banaka zutitzen, uraren dantza berreskuratzen: memoria ekartzen, bizia ekartzen Naroari arin eta motel, jauzi eta estropezu. Norbera eraiki etxea berreraikiz.

*2023 MAX SARIETAN 4 HAUTAGAITZA

IRAUPENA: 60 minutu    

ARETOA

EKINTZA GEGHIGARRIA: Sortze prozesuko dokumentala

 

Fitxa Artistikoa

 

HASIERAKO IDEIA ETA ABIAPUNTUAREN PLANTEAMENDUA: 

Iurre Aranburu eta Aiert Beobide

GIDOIA: Koldo Izagirre

ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Aiert Beobide

MUSIKA: Pascal Gaigne

ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Olatz Beobide

PRODUKZIOA: Iurre Aranburu

JANTZIAK: Ramón García

DANTZARIAK (5): 

Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala, Leire Romero.

MUSIKARIAK: 

Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne.

TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide

ZERBITZU TEKNIKOA: Eragin STAC