Lau eme
Sinopsia
Konpainiak emakumeeri ematen die ikusgarritasuna eta urteetan zehar haien ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka agertzen du.
Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Pausuz pausu historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumerainoko bidaia eginez. Bere lanean baloratua izatea lortu duen emakumea, gizartean hitza eta erabakitzeko eskubidea duena.
Itxuraz libre eta independientea…baina oraindik euren jokabideak uneoro epaitzen dituen gizarte batean.
Zuzeneko ahotsak, arretaz egindako mugimenduen bilaketak eta estetika sendo batek sentsazioez betetako lana izatea ahalbidetzen dute.
–
IRAUPENA: 20 minutu
KALEA / EZOHIKO ESPAZIOAK
Fitxa Artistikoa
ZUZENDARI ARTISTIKO: : Aiert Beobide
DANTZARIAK:
Irati Sorondo,
Libe Sukia,
Nagore Zabala eta
Amaiur Luluaga
ESTILISMOA:
Ramón García
PRODUKZIOA ETA DISEINU GRAFIKOA:
Iurre Aranburu
TEKNIKA ARDURADUNA:
Anartz Beobide