20/11/2024
Martxoaren 8an Donostiako Gazteszena aretoan izango da estreineko aldiz “Herri Gogoa”, euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko sortutako lana ikusteko aukera.
“Herri Gogoa” zigiluan euskal diskogintza modernoaren eredua sortu zen, eta bertan hainbat adierazpide artistikok egin zuten bat: herriz herriko musika tradizionalak,klasikoek, kantagintza politikoek, konposizio garaikideek, rockak…jarrera ordea bakarra: gogoa eta desioa. Lourdes Iriondotik Mikel Laboara, eta Karmelo Bernaolatik Shegundo Galarzaraino, zigilu honek euskal musikaren garaikidetasuna azpimarratzeko indar nekaezina erakutsi zuen.
Haatik dantza konpainiak OTS lanaren sorkuntzan, Jone San Martin Astigarraga, nazioartean ospea duen dantzari eta sortzailea, koreografo gonbidatu gisa aritzeko zorte paregabea izan du.
Euskal dantzak altxor paregabeak dira, eta haien barnean murgildu gara OTS sortzeko prozesuan. Inspirazio-iturri bihurtu dira, eta haiek aztertuz eta berrinterpretatuz, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak aurkitu ditugu.
Haatik-eko dantzariek haien sustraiak sakon ezagutzen dituzte, eta erronka nagusia euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalen adierazpenerako tresna bihurtzea izan da.
Ez galdu aukera eta hartu zure sarrerak amaitu baino lehen!
Albistea, Uncategorized @eu · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn