Ilargiaren malkoa

Sinopsia

 

Hiru sorkuntza-lan aurkezten ditu Haatik Dantza Konpainiak Ilargiaren Malkoa izeneko lanean. Batek euskal dantza eta kultura ditu oinarri: Aiert Beobideren Ilargiaren Sukar Galdua lanak hain zuzen. Bertan Mikel Laboaren obrak eta bizitzak harengan izan duen eragina azaldu nahi du.

Bigarrenak ikus-entzunezkoen munduan murgilduko gaitu. Mugimendu sozial eraginkor batek bultzaturik, arte-lan alternatibo bat sortu baitu konpainiak. Pasai Antxo eta Donostia arteko mugan dagoen eta 1990. urtea ezkero hutsik aurkitzen den Vitorio Luzuriaga galdategian grabatutako bideo-dantza bat alegia.

Eta hirugarrenean dantza estilo zeharo ezberdinarekin, Ballet Bejart konpainiako Vitali Safronkin dantzari eta koreografoak bere familian bizi izandako gertakizun batean oinarrituz konpainiarentzat propio sortu duen Malko Isuria koreografia eskeintzen delarik.

Hiru bideek sorkuntza-lan bakarrera eramango gaituzte, Ilargiaren Malkora.

Fitxa Artistikoa

 

Koreografia: AIERT BEOBIDE, VITALI SAFRONKINE

Dantzariak: GARAZI LEKUONA, IRATI SORONDO, AIERT BEOBIDE, JON ARSUAGA, IKER SANZ, ITZIAR DOYHARZABAL, AMAIUR LULUAGA eta ANNE JAUREGI

Argiztapena: ANARTZ BEOBIDE

Jantziak: RAMÓN GARCÍA

Musika: MIKEL LABOA, PHILIP GLASS, PASCAL GAIGNE

Bideoa: AKENE FILMS

Zuzendaritza artistikoa: OLATZ BEOBIDE

Irudia eta komunikazioa: IURRE ARANBURU

LOTURA INTERESGARRIAK

 

http://www.eitb.eus/eu/audioak/osoa/2290126/audioa-ilargiaren-malkoa-haatik-dantza-konpainiaren-ikuskizun-berria/


http://www.berria.eus/paperekoa/1736/028/001/2014-06-05/hiru_malko_dantzariak.htm