Hormek Diote

Sinopsia

 

HORMEK ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk; ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute…Gatozenean hormak bertan daude, eta goazenean bertan gelditzen dira. Hormek denbora dutelako, aldian behin margotu arren, pintura zaharraren gainean berria jarri arren, hor jarraitzen dute. Begira, ikusiko ez balute bezela, entzungo ez balute bezela, bizitzarik ez balute bezela.

Horma batzuek babesten gaituzte, beste batzuek ordea banatzen edo bakartzen. Badira hormak edertzen dituzten margoak, badira kexatzeko balio dutenak, gertaerak gogorazten dizkigutenak, haien berri ematen digutenak. Badira famatuak egiten direnak eta badira ere oharkabean zeharkatzen ditugunak. 

BEGIRATU ETA HAIEK BIZITAKOA ETA IKUSITAKOAN PENTSATZEN JARRIKO BAGINA? EDO EGUN BATEZ HITZ EGITEKO GAI BALIRA?


Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa…

HORMEK ESANGO LUKETEENA AITZAKI HARTUTA, ELKARBIZITZAKO ZAILTASUN ETA ARAZOEZ HAUSNARTZEN DUEN DANTZA IKUSKIZUNA DA HORMEK DIOTE ON STAGE.

DSS2016EU egitarau barnean aurrera eramandako Hormek Diote proiektua oinarri hartu eta bertako helburuak jarraituz, antzokirako ikuskizun bat sortu du Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Bertan, parte hartu zuten artista ezberdinen lanak eta Haatikek kalerako sortutako bost pieza laburrak bildu ditu.

Horma ezberdinetako artelanetan ageri diren kolore elementu eta marrazkiek eszenan jartze indartsu eta erakargarria lortzen dutelarik.

Fitxa Artistikoa

 

ZUZENDARITZA: Aiert Beobide

ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Olatz Beobide

KOREOGRAFIAK: Iker Arrue (AiDoProject), Vitali Safronkine eta Aiert Beobide.

MURALEN EGILEAK: Igor Rezola, Judas Arrieta, Hormachic, Arantxa Recio – Jenni Karna (HARSA), Ismael Iglesias eta Elurmaluta.

DANTZARIAK: Ibai Jimenez, Jon Arsuaga, Irati Sorondo, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Itziar Doyhartzabal, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala, Aimar Odriozola eta Aiert Beobide

ARGIZTAPENA: Xabi Lozano

ESZENOGRAFIA: Edi Naudó

PROIEKZIOAK: Acronica Producciones

MUSIKA: Pascal Gaigne

JANTZI AHOLKULARITZA: Ramón García

ARGI TEKNIKARIA: Anartz Beobide

EKOIZPENA ETA KOMUNIKAZIOA: Iurre Aranburu

*Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Sarobe arte eszenikoen gunea eta Lasarteko Udalaren laguntzari esker ekoiztua.